ETXEBIZITZAKO SEKTOREA SUSPERTZEKO ETA LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUA SUSTATZEKO PROZESUA

ETXEBIZITZAKO SEKTOREA SUSPERTZEKO ETA LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUA SUSTATZEKO PROZESUA
COVID-19ren ondoriozko osasun-krisiaren ondorioz, egoera zalantzagarria dugu, bai arlo ekonomikoan, bai sozialean. Krisia hasi zenetik Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailean hartu ditugun neurrien helburua berehalako ondorioak arintzea izan da.
Testuinguru horretan, sektoreko eragileekin partaidetza-prozesu bat jarri dugu abian, alde batetik, COVID-19k sortutako egoeraren aurrean konponbideak identifikatzeko, eta, bestetik, konponbide horiek martxan jartzean lankidetza-proiektuak sustatzea lortzeko.
Prozesuaren dokumentazioa
- Prozesuaren informazio orokorra
- Ondorioen txostena 1. lan-tailerra – Etorkizuneko etxebizitza. Etxebizitza-premia eta -eredu berriak.
- Ondorioen txostena 2. lan-tailerra – Etxebizitzen birgaitzea finantzatzeko formula berritzaileak.
- Ondorioen txostena 3. lan-tailerra – Alokairuko etxebizitzen parkea prezio eskuragarrietan handitzeko finantzaketa-formula berritzaileak.
- Ondorioen txostena 4. lan-tailerra – Nola egin aurrera etxebizitza-politiken digitalizazioan, sinplifikazio administratiboan eta elkarreragingarritasunean.
- Ondorioen txostena 5. lan-tailerra – Etxebizitza eta konpromiso soziala. Sozialki arduratsuak diren enpresak eta inbertitzaileak, eta lankidetza publiko-pribatua-soziala sustatzea.