Aldirako Finantza-Lankidetzarako Hitzarmena

Aldirako Finantza-Lankidetzarako Hitzarmena
Etxebizitza Sailburuordetzak, finantza-erakundeekin batera, 2018. eta 2020. urteen artean, ia 300 milioi euroko finantzaketa bultzatu nahi du.
Datozen egunetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzak parte hartzeko prozesu bati ekingo dio; horren helburua da kreditu-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan duten finantza-lankidetzaren emaitzak hobetzea.
Beharrezko finantzaketa eskuratzea funtsezko elementuetako bat da, etxebizitza eskuratzea errazteko eta aurretiaz dagoen etxebizitza parkearen beharrezko birgaitzea gauzatzeko. Etxebizitza Sailburuordetzaren helburua da finantzaketa pribatua mobilizatzea, jarduketa babesgarriak gauzatze aldera. Guztira, 294 milioi euro baliatu nahi dira, 2018-2020 aldirako; horietatik, gutxi gorabehera, 130 milioi euro VISESA eta ALOKABIDE sozietate publikoetara zuzenduko dira; 29 milioi euro beste erakunde publiko batzuetara; eta, 135 milioi euro pertsona eta erakunde pribatuetara.