1)Pribatutasun-politika
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak bermatzen du datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko arauak betetzen dituela. Arau horiek hemen daude jasota: abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, eta DBLO Garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan.
Web honen erabilerak bertako pribatutasun-politika onartzea dakar.
2) Datuen bilketa, xedea eta tratamendua
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak webguneko erabiltzaileei jakinarazi beharra die izaera pertsonaleko datuei buruzko bilketa oro, bai posta elektronikoz bilduz gero, bai webguneko inprimakiak betetzean bilduz gero. Ildo horretan, Etxebizitzaren Euskal Behatokia izango da aipatutako bitarteko horietan biltzen diren datuen erantzule.
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, halaber, erabiltzaileei jakinarazten die datuen tratamenduak honako helburu hauek dituela: erabiltzaileek egindako eskariei erantzutea, kontaktuen agendan sartzea, zerbitzuak eskaintzea, harreman komertziala kudeatzea nahiz beste hainbat helburu, Behatokiak berak antolatutako ekitaldi edo jardunaldietarako izen-ematea, adibidez.
Modu automatizatuan edo ez automatizatuan egindako eragiketa, kudeaketa eta prozedura teknikoak datu pertsonalen tratamendu gisa hartzen dira, betiere izaera pertsonaleko datuak biltzea, gordetzea, aldatzea, bidaltzea eta izaera pertsonaleko datuei buruzko beste ekintza batzuk egitea ahalbidetzen dutenean.
Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren webgune bidez jasotako, eta beraz, izaera pertsonaleko datuen tratamendutzat hartutako, datu pertsonal guztiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean Etxebizitzaren Euskal Behatokiak aitortutako fitxategietan sartuko dira.
3) Informazioa hirugarrenei jakinaraztea
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak erabiltzaileei jakinarazten die datu pertsonalak ez dizkiela hirugarren erakundeei lagako, salbu eta datu-lagapen hori lege-betebehar batean jasota bada edo zerbitzu bat eskaintzeak behartu egiten badu datuak tratatzeko arduradunarekin kontratu-harremana izatera.
4)Erabiltzaile-eskubideak
1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak, interesdunei datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubide batzuk erabiltzeko aukera eskaintzen die.
Hori guztia, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak erabiltzailearen datuak erabiltzen baditu egingo da. Erabiltzaileek webgunera sartzeko, bertako datuak zuzentzeko, baliogabetzeko eta uko egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruz indarrean den lege-araudian aurrez ikusitakoaren arabera.
Eskubide horiek erabiltzeko, idatziz eta haren nortasuna egiaztatuko duen dokumentazioa (NANa edo pasaportea) erantsirik jakinarazi beharko dute, helbide honetan: Etxebizitzaren Euskal Behatokia, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, edo Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean ordezkatutako helbidean. Jakinarazpen horretan, honako informazio hau azaldu beharko da: erabiltzailearen izen-abizenak, eskaera, helbidea eta egiaztapen-datuak.
Eskubidea erabili ahal izateko, erabiltzaileak berak egin behar du eskaera. Hala ere, lege-ordezkari gisa baimena emandako beste pertsona batek ere egin ahal izango du. Halakoetan, interesdunaren ordezkari izatea egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi beharko du.