Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzaren gidaritzapean eta Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egituratuta, diziplina anitzeko lantaldea osatzen dugu. Hainbat arlotan gara adituak, hala nola estatistikan, ekonomian, soziologian, zientzia politikoetan, informazio-teknologietan eta komunikazioan.
Gure ustez, herritarren parte-hartzea eta pertsonekiko komunikazioa dira etxebizitza arloan elkarlanean politika publiko hobeak egiteko modua, hala gizartean balio publikoa sortzen laguntzen dugularik.
Halaber, beste era batera komunikatu behar dugula uste dugu, era zuzenago, errazago, sinpleago eta gardenago batean, eta gizarteari kontuak eman beharrean garela indarrean diren politika publikoak aztertzen jarrita, elkarlanean aztertu ere.