Lege-oharra

Ongi etorri Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren webgunera

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoaren arloko zerbitzuei buruz aplika daitekeen arautegiak ezarritakoa betetzeko, ondoren adierazten dira webgune honi buruzko informazio orokorreko datuak:

Titularra:   Etxebizitzaren Euskal Behatokia

Helbidea: INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA, DONOSTIA KALEA 1, 01010 VITORIA-GASTEIZ

1.- Erabilera-baldintzak

Hemengo baldintzek arautzen dute Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren zerbitzuei buruz jendaurreko informazioa ematen duen webgune honen erabilera. Mesedez, irakurri arretaz hemen eskaintzen dizugun informazioa. Webgune honetara sartu eta bertan ageri den materiala erabiltzeak esan nahi du baldintza hauek irakurri eta erreparorik gabe onartu dituzula. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak beretzat gordetzen du Lege Ohar honetan aurreikusitako baldintzok betetzen ez dituzten erabiltzaileei edo bisitariei webgune honetarako sarbidea edo erabilpena, osorik edo zati batean eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, ukatzeko, eteteko, mozteko edo ezeztatzeko eskubidea, bere kabuz edo hirugarren batek hala eskatzen duenean.

Webgune honek  Etxebitzaren Euskal Behatokiak prestatutako artikulu eta azterketak biltzen ditu, soilik informazio helburuekin. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak jakinarazten dizu material horiek edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe aldatuak, garatuak edo eguneratuak izan daitezkeela.

2.- Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak erreserbatuta ditu eskubide guztiak.

Webgune honetako eduki osoa (azalpen gisa besterik ez ematearren: testuak, irudiak, fitxategiak, argazkiak, logotipoak, grafikoak, markak, ikonoak, kolore edo beste edozein elementuren uztarketak, egitura zein diseinua, bertako materialak hautatzeko eta aurkezteko modua, softwarea, estekak eta gainerako ikus-entzunezko edo entzumenezko edukiak, hala nola diseinu grafikoa eta horren funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilpenerako behar diren kodigo nahiz iturriak) jabetza industrial eta intelektualen eskubideez babestuta dago, eta horien titularrak Etxebizitzaren Euskal Behatokia edo hirugarren batzuk dira; hortaz, erabiltzaileari ez dizkio lagako haiek erabiltzeko eskubideak, ezpada webgunea ongi erabiltzeko behar-beharrezkoa denean.

Zehazki, debekatuta daude webgune honetako edukiak osorik edo zatika helburu komertzialekin erreproduzitzea, aldatzea, banatzea, jakinarazpen publikora zuzentzea, jendearen eskura jartzea eta, oro har, ustiatzeko beste edozein era, edozein bitartekoez baliatuta, baita webgune honetako diseinua eta bertako materialen hautaketa nahiz aurkezteko era. Ustiatze-ekintza horiek burutzeko Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren berariazko baimena beharko da eta erreferentzia esplizitua egingo zaio Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren titulartasunari, aipatu jabetza intelektualaren eskubideez denaz bezainbatean.  NOLA ERAGITEN DIE HORREK PROFESIONALEK ETA KOMUNIKABIDEEK GURE TXOSTENEI BURUZ EMATEN DITUZTEN ERREFERENTZIEI?

Era berean, debekatuta dago webguneak funtzionatzeko, hara sartzeko eta erabiltzeko beharrezko diren ordenagailu- programei edozein deskonpilatze, desmihiztatze edo atzeranzko ingeniaritza egitea, programa horiek azpi-lizentziatzea edo edozein eratan eskualdatzea, itzultzea edo aipatutako programetatik eratorritako obrak egitea. Programa horietan, webgunearen erabiltzaileak ez du aurreko paragrafoan aipatu diren inolako ustiatze-ekintzarik burutuko, ez osorik ez zati batean. Webgunearen erabiltzaileak inolaz ere ezingo du babes gailu edo babes gailuetan instalatuta izan daitekeen edozein segurtasun sistema kendu, aldatu, baztertu edo manipulatu.

Marka, izen komertzial edo ikur bereizgarrien titularrak Etxebizitzaren Euskal Behatokia edo hirugarrenak dira, eta webgunerako sarbidea izateak ez dio erabiltzaileari inolako eskubiderik esleitzen marka, izen komertzial edota ikur bereizgarri horien gainean.

3.- Hiperestekak

Webgune honek dituen hiperestekek edo link-ek hirugarren batzuek kudeatutako beste webgune edo web orri batzuetara eraman dezakete erabiltzailea, eta horietaz baliteke Etxebizitzaren Euskal Behatokiak ez izatea inolako kontrolik. Beraz, Etxebizitzaren Euskal Behatokia ez da horietako edukien eta horien egoeren erantzule, eta webgune honek horietarako sarbidea izateak ez du esan nahi Etxebizitzaren Euskal Behatokiak horko edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik.


Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.