Etxebizitza eskuratzeko gaur egun herritarrek dituzten finantzazio-arazoez jabetuta dago administrazio publikoa. Etxebizitza Sailaren aurrekontua gero eta estuagoa da, eta bestelako diru-sarrerekin osatu behar da, une honetan ezinbestekoak diren sarrerekin.
Horrela bada, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, premia hori ikusita, dei egin die erakunde publikoei, finantza-entitateei eta herritarren elkarteei etxebizitza-politika publikoak finantzatzeko tresna berriak ezagutzeko, etxebizitza eskuratzen udalek, aldundiek, sozietate publikoek eta Jaurlaritzak herritarrei lagun diezaioten .
Lau zutabetan dago egituratuta jardunaldia. Hona jorratuko diren gaiak:
- 1. saioa: Esparru-txostena: Etxebizitza-politiken finantzazioa.
- 2. saioa: Etxebizitza-politika publikoen finantzazio-iturriak: Finantzazioa erakunde publikoen ikuspuntutik
- 3. saioa: Etxebizitza-politika publikoen finantzazio-iturriak: Finantzazioa herritarren ikuspuntutik.
- 4. saioa: Jardunbide egokiak, nazionalak zein nazioartekoak.
El tema de la jornada es actual y muy interesante. A ver si no se queda en un intento.