ALOKAIRU ESKURAGARRIAREN ERRONKARAKO IRTENBIDEAK jardunaldia

ONDORIOAK ETA DOKUMENTAZIO INTERESGARRIA

Alokairu eskuragarriaren erronkarako irtenbideak jardunaldia egin zen 2019ko azaroaren 28an, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak antolatuta. Ekitaldi hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak inauguratu zuen, eta 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituen. Bertan, Euskadik etxebizitzaren arloan dituen erronkak aztertu ziren, hala nola herritarrek etxebizitza bat eskuratzeko duten eskubide subjektiboa, alokairua sustatuz, birgaitzea bultzatuz, hiria berroneratuz, etxebizitza hutsak erabiliz edo alokairu-prezioak kontrolatuz.

 

Arlo horretako adituak bildu zituen, bai estatuko mailakoak bai Europako mailakoak. Alokairu-merkatuaren erronka nagusiak aztertu zituzten, baita alokairuko etxebizitzen esperientzia arrakastatsu batzuk ere, hala nola Viena, Berlin edo Paris. Halaber, gizarte-sustapeneko eta lankidetza publiko-pribatuko formula berrietan jarri zen arreta (etxebizitza-kooperatibak, cohousing …), prezio eskuragarrietan etxebizitza sozialen parke handiagoa eratzeko

 

Parte-hartzaileen balorazioa oso positiboa izan da, bai azaldutako edukiei dagokienez, bai beren esperientziak aurkeztu dituzten pertsonei dagokienez.

HITZALDIA

Hitzaldi bakoitza ikusteko, klikatu hizlariaren izenaren gainean.

 

1. saioa: Alokairu-merkatuaren erronkak. Alokairu-merkatu eskuragarri baterako politika ekonomikoaren gakoak

 

Jose García Montalvo

 

2. saioa: Euskadiko alokairu-merkatuaren egungo egoera eta alokairu soziala sustatzeko neurri berriak

 

Pedro Jauregui, Viceconsejero de Vivienda, Gobierno Vasco

 

Mario Yoldi, Director de Procesos Operativos de Vivienda, Gobierno Vasco

 

3. saioa: Europako esperientzia arrakastatsuak

 

Sorcha Edwards, Housing Europe

 

Alexis Mundt, Viena

 

Ian Brossat, París

 

Reiner Wild, Berlín

EGITARAUA

Egitaraua

BIDEOAK

ARGAZKIAK

(ES)

 


Zerrendara itzuli