Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak gidatutako HORIZON 2020 AGREE proiektuak, “Gobernantzaren agregazioa eta hobekuntza Euskadiko etxebizitzetako energia-eraginkortasun potentziala aprobetxatzeko”, helburutzat du energia-birgaikuntzako inbertsioak sustatzea etxebizitza eraikinen multzo pribatuetan. Bada, eraikinen birgaikuntza energetikoari aplikatutako jardunbide egoki berritzaileen aukeraketa bat aurkeztuko du Bilbon. Gainera, sektoreko eragileekin kontrastatuko dira halako jardueren erronkak eta aukerak.
Antolatzailea: HORIZON 2020 AGREE proiektua
Hartzaileak: Birgaikuntzako Sozietate Urbanoak, bizilagunen elkarteak, eraikuntza eta birgaikuntzaren sektoreko profesionalen elkarteak, eraikinak birgaitzeko enpresak.
Lekua: Bizkaia Eraikina (Eusko Jaurlaritza) Bizkaia Plaza 48011 (Bilbo)
Eguna: Osteguna, otsailak 13.
Ordua: 09:30
EGITARAUA
1. SAIOA
09:15 – 09:30 Harrera
09:30 –10:00: Trantsizio energetikoa: Euskadiko eraikuntza sektorearen erronkak eta aukerak.
Mario Yoldi, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
10:00-11:30: Auzo eskalako energia birgaikuntza esperientzia berritzaileen aurkezpena
- “Bartzelonako Etxebizitza Partzuergo Metropolitarraren Birgaikuntza Programa”. Jordi Mas Herrero, Bartzelonako Etxebizitza Partzuergo Metropolitarreko koordinatzaile teknikoa
- “HolaDomus Programa” (EuroPace proiektua). Davide Canarozzi, CEO -GNE Finance
- Esku-hartze Globaleko Proiektuak. Isabel Izcue, Nasuvinsako Hirigintza Aholkularitza, Birgaikuntza eta Hiri Berroneratzeko Arloko burua
- Eibarko Mogel auzoko birgaikuntza proiektua. Esther Zarrabeitia, DEBEGESAren Hirigintza eta Birgaikuntza Saileko arduraduna
11:30- 12:00 Kafea
2. SAIOA (LEKU MUGATUAK)
Esperientziak partekatzeko saioaren ostean, dinamika bat egingo da hainbat eragilerekin, energia birgaikuntza sustatzeko oztopoak eta aukerak identifikatzeko. Saio horretako parte-hartzea 30 pertsonarentzat mugatuta dago. Horiek zerikusi zuzena izango dute eraikinak birgaitzeko sektorearekin. Lekuak mugatuak direnez, antolakuntzak saio horretara bertaratzeko aukera konfirmatu egingo du.
12:00 – 13:50: Erronkak eta aukerak identifikatzeko tailerra (gehienez 30 pertsona)
- Gobernantza, komunikazioa eta kudeaketa protokoloak: leihatila bakarra, energiaren enbaxadoreak.
- Eskariaren agregaziorako antolaketa prozedurak.
13:50 – 14:00: Ondorioak. Itxiera