EKITALDIA : 17 Dphnb Kongresua Montreal: “Eusko Jaurlaritzako etxebizitzaren politika publikoko berrikuntza soziala. Herritarrek parte hartzeko eta beraiekin komunikatzeko modu berriak”

(ES) 16/06/2017

Montrealgo DPHNB kongresuan, EEBk “Eusko Jaurlaritzako etxebizitzaren politika publikoko berrikuntza soziala. Herritarrek parte hartzeko eta beraiekin komunikatzeko modu berriak” proiektua aurkeztuko du. Demokrazia Parte-Hartzailearen Nazioarteko Behatokia (DPHNB) munduko 600tik gorako hiri, entitate, erakunde eta ikerketa-zentroen arteko sarea da. Horren bidez, hiriak gobernatzeko toki-esparruko demokrazia parte-hartzailearen inguruko esperientziak ezagutu, trukatu eta aplikatu nahi dituzte. 2017ko konferentziako jarduerak “bazterkeriarik gabeko parte-hartzea ” gaiaren ingurukoak eta ekainaren 16tik 19ra artekoak izango dira. EEBk jasotako 95 proposamenen artean aukeratutako proiektua aurkeztu zuen. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako etxebizitzaren politikaren inguruko gardentasun, parte-hartze eta ebaluazio sistematikorako proiektutzat jotzen da eta Administrazioan diren mekanismo berritzaileak baliatuz gauzatuko da, hau da, etxebizitzaren politika publikoen baterako sorkuntzako berrikuntza sozialaren bidez.

Honako hiru azpiproiektu hauen bidez gauzatuko da:

  • Parte hartzeko eta komunikatzeko web-plataforma egonkorra: topagunea izateko eta  politikak herritarren, profesionalen eta akademikoen artean eztabaidatzeko eta diseinatzeko; bertan, lankidetza-sareak finkatuko dira.
  • Etxebizitzaren arloko jardun-lerroak kudeatzeko Big Data; horiek erabakiak modu arduratsuan hartzen lagunduko dute.
  • Interneteko entzuketa aktiboa, etxebizitzaren arloko intereseko gaietan.

Zerrendara itzuli

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.