ELKARRIZKETA BEHATOKIA

03/08/2015

a) 3R-ek, udal eskuduntzek eta hirigintza sozietateek hiri-birgaitze, -berroneratze eta -berrikuntza eredu berrietan jokatzen duten rola.

8/2013 Legeak, ekainaren 26koa, birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta -berrikuntzari buruzkoa, paradigma aldaketa dakar hiri-garapenaren kudeaketan; horrela, hiri-zabalguneko jarduketek protagonismoa galtzen dute aurretik dagoen eraikuntza eta urbanizazioa berreskuratzearen alde, lurralde berrien okupazioa dela medio. Guzti hori, logikoa denez, egungo higiezinen krisiaren zein ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-iraunkortasunerako printzipioen aplikazioaren ondorioa da.

Agertoki berri horretan, Udalek eta haien Birgaitzeko Hirigintza Sozietateek bere gain hartu behar dute hiri-ingurunearen berreskuratzea bultzatzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko erronka.

Zentzu horretan, Basauriko udala aitzindaria izan zen tokiko ordenantza onartzean birgaikuntzaren eta eraikinen ikuskapen teknikoaren alorrean. Horrez gain, Bidebi Basauri, S.L. sozietate publikoaren bitartez, San Miguel Mendebalde, Sarratu, Azbarren eta San Fausto auzoetako berroneratzea hartu du bere gain, non egikaritze-fase ezberdinetan dauden jarduketak abian jartzen ari baitira.

Udalek eta haien sozietate instrumentalek eskuduntza eta erantzukizun oso garrantzitsuak dituzte alor horretan: EIT-en jarraipena, hiri-berroneratze esparruen mugaketa, etab. Eta horien ondorioek eragin zuzena dute pertsonen eta jabeen erkidegoen ondasunean eta bizi-kalitatean. Arrazoi horregatik, hiritarrengan hurbiltzeak errazten du eskura daitezkeen jarduketen eta laguntzen hedapena, azalpena eta kudeaketa.

b) Birgaitze-tailerra, bertan parte hartzeari buruz dituzun iritziak eta komentarioak.

Oso bidezkotzat jotzen da eta positiboki baloratzen da tailer hori egitea, gai horri buruzko hausnarketa partekaturako eta eztabaidarako esparru gisa ulertuta, non parte hartu duten eragile nagusiek haien pertzepzioak eta iritziak askatasunez adieraz baititzakete.

Partaidetza eta politiken eta araudien elkarlaneko garapeneko prozesu horiek laguntzen dute, zalantzarik gabe, eskuragarri dauden baliabideen, bete beharreko helburuen eta eragile bakoitzak bere gain hartu behar dituen ekarpenen eta erantzukizunen arteko aditzea.

Komenigarria izango litzateke uneko jarduketa soilik izango ez balitz eta guztiok, antolatzaileek eta partaideek, lan-saio horiek aldizka egiteko premia onartuko bagenu. Baita, praktika on gisa hartu beharko litzateke lege berriak edo laguntza-ildo berriak onartu aurretik egin behar diren izapideei dagokienez ere.

Partaidetzari dagokionez, Bidebi Basauri, S.L.-tik kudeaketa praktikoaren, eguneroko lanaren eta pertsonekin harremanetan jartzearen ezagutza gehitzeko aukera gisa ulertu da, administrazio-prozedurak errazteko, bateratzeko eta koordinatzeko laguntza emateko asmoarekin. Horrela, eraikitako eta urbanizatutako ondasunaren birgaitze integrala erabakimenez bultzatuko litzateke.

c) 3R eredu berria beharrezkoa al da Euskal Herrian eta norantz joan beharko litzateke politika berria.

Egungo eredua edo euskal erakundeen egitura (Estatuko Administrazioa, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak) eta Administrazio ezberdinen eta Eusko Jaurlaritzako sailen arteko eskuduntzen banaketa ikusita, politiken, prozeduren eta izapideen koordinazioa indartu beharra dago, hiritarrek eta gainerako eragileek argi ezagun ditzaten. Horrek hiri-berroneratzerako ekintzen bultzada eta abiaraztea eta baita laguntzak eskuratzea erraztuko luke eta zenbait arazo ekidingo lirateke, besteak beste: organismo publiko ezberdinen programen arteko deskoordinazioa eta dokumentazio bera behin eta berriro aurkezteko beharra. Baita, prozeduren ebazpena eta ordainketa arinduko lirateke.

Helburu hori lortzeko lagungarri izango litzateke prozesuen mapa eta zerbitzu-gida egitea, non bakoitzaren zereginak argi eta garbi ezarriko bailirateke.

Bestalde, etxebizitzan, portalean edo eraikinean birgaitze estetikoko eta singularreko jarduketak gainditzea beharrezkoa da, eta irisgarritasunari eta energia-eraginkortasunari ekiten dioten birgaitze integralei aurre egin behar zaie, etxe-uhartearen edo auzoaren ikuspegitik, gizarteratzea eta merkataritza-berpizkundea kontuan hartuz.

Estrategia horrek, eta bereziki haren inplementazioak, adostasun politiko, administratibo eta sozial zabala eskatzen du. Beraz, beharrezkoa izango da etorkizun hurbilean lehentasunak ezartzea, ekingo zaien esparruak eta jarduketak ezaugarritzea, eragile publikoen eta pribatuen arteko rol-banaketa eta gain hartuko diren kostuen finantzaketaren jatorria zehaztea.


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.