Miren Saratxagari egindako elkarrizketa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria, 2015 Etxebizitzako Aurrekontuari dagokionez

27/02/2015

1.- Etxebizitza-programaren 2015eko aurrekontuaren xedea da etxebizitza-arloan ezarritako bi helburu estrategikoak betetzeko, lanean jarraitzea. Lehenengo helburua da alokairuko etxebizitzen parkea handitzea, etxebizitza-premiak konpontzeko formula gisa.

Etxebizitzako aurrekontutik zer ehuneko bideratzen da alokairura?

2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailearen ardatz estrategikoetako lehenengoa da alokairuko etxebizitzak eskuratzeko aukerari bultzada garbi bat ematea. Ardatz hori Jaurlaritzaren porgramako alokairua sustatzeko helburuarekin lotuta dago.

2015erako, Etxebizitza Sailburuordetzak guztira 106,9 milioi euro ditu; horietatik % 57,40 alokairura bideratuko da; hau da, dauzkagun baliabideen erdia baino gehiago alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzen erabiliko dugu, eta, hartara, hobeto erantzun ahal izango diegu Etxebideren Erregistroan alokairuko etxebizitza baten eske dauden ia 40.000 pertsonari.

Diru kopuru hori aurrekontu-partidatan banatuta dago, baina guztiek ere alokairua sustatzea dute helburu: lurzorua erosteko, etxebizitzak eraikitzeko, alokairua sustatzeko, sozietateentzat, eta abar.

2.- Bigarren helburu estrategikoa da etxebizitzak birgaitzeko eta hiriak berroneratzeko eta berritzeko politika bat ezartzea, etorkizunerako irtenbide eraginkor eta jasangarri gisa.

Gastuen aurrekontuaren zer ehuneko bideratzen da etxebizitzak birgaitzera?

Esan bezala, bigarren ardatz estrategikoarekin etxebizitzak birgaitzeko eta hiriak berroneratze eta berritzeko politikak sustatu nahi dira, eta, horretarako, etxebizitza-programako aurrekontu guztiaren ia % 20 bideratu da.

Diru-izendapen horren bidez, bultzatzen dira, alde batetik, birgaitzeko laguntza-programak; eta, bestetik, eremu degradatuetan etxebizitzak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko jarduketa zehatzak. Horrela, bada, birgaitze-politika berriak ikuspegi integratua behar du izan, eraikinaren kontserbazio-egoera, efizientzia energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeaz gainera, gizarteari konpainia egitea ere jasoko duena.

3.- Legegintzaldi honetan, etxebizitza arloko plan nagusia, Renove birgaitze-plana dugu (Enplegua Suspertzeko 2013-2016 Planaren barruan sartuta dagoena).

Renove birgaitze-planean, zer gastu aurreikusten dira 2015ean? 

2013-2016rako Renove birgaitze-planaren barruan 5 programa bereizi dira:

1.- Partikularrei eta jabeen erkidegoei eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emateko programa.

2.- Irisgarritasunaren alorreko laguntzen programa, udalentzat eta toki-erakunde txikientzat.

3..- Higiezinak eta eraikinak birgaitzeko diru-laguntzen programa, birgaitze integratuko eremuetan eta kaltetutako etxebizitza-guneetan.

4.- Etxebizitzen eta eraikinen birgaitze eraginkorrerako laguntzen programa, eraikitako ondarean esku hartzeko proiektuak lantzeko.

5.- Hiri-berroneratzerako diru-laguntzen programa.

2015erako, 14,2 milioi euro jarri dira, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetarako; eta plana urte batzuetarako denez, 2015ean sortzen diren proiektu berrietarako erabiliko dena ere kontuan izanda (2018ra arte iristen dira), guztira 35 milioi euro emango dira diru-laguntza gisa.

Azaldutako diru-laguntza horiek jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren gainean biderkatze-efektu handia izatea espero da. Ebaluazioa urtebete igaro ondoren egingo da.

Laburbilduz, Etxebizitzak birgaitzeko 2013-2016 Renove planak enplegua sortzeko estrategia, energia aurreztea eta gizarte-kohesioa sendotzen jarraitzen du, birgaitze-politika jasangarri eta integratzaile baten bitartez.


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.