Etxebizitza bat alokatzeak ez du desgrabatuko Estatuaren Ogasunean. Prestatzen ari den zerga-erreformak ez du hobaririk onartuko alokairu berriengatik, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Ez dirudi alokairuaren aldeko apustu irmoa hainbesterainokoa denik, eta, erosketaren tratamendu berbera ematea arrazoitzat hartuta, zerga-kargaren murrizketa garrantzitsua, alokairuaren pizgarria eta beltzean egindako alokairuak azaleratzea lekarkeen desgrabazioa desagerrarazten da.
Gogoan izan behar dugu egungo araudiarekin jabeek kobratutako kopuruen % 100era arte desgrabatu dezaketela maizterra 18 eta 30 urte bitarteko bada, edo 18 urtetik 35era bitartekoa, kontratua 2010. urtea baino lehenagokoa bada. Desgrabazioa % 60koa da errentatzailea 35 urtetik gorakoa bada.
Orain, maizterrak 30 urte baino gutxiago baditu, jabearen diru-sarrerak ez dira zergak ordaintzetik salbuetsita egongo; izan ere, murrizketa % 100etik erdira jaitsiko da, eta, 30 urte baino gehiagokoa bada, % 60tik % 50era. Hau da, adinagatiko bereizketa ezabatu egiten da.
Maizterrari dagokionez, amaitu egiten da desgrabazioa, zeina % 10,05ekoa baitzen, 9.040 euroko mugarekin, urtean 24.107,20 euroko errentak zituztenentzat. Desgrabazio hori, gainera, bateragarria zen autonomia-erkidego gehienetako kenkari autonomikoarekin.
Neurri horiek, beraz, etengabe ahotan eduki den alokairua sustatzeko politikaren guztiz aurkakoak dira, eta Etxebizitzen alokairua bultzatzeko, eraikinen birgaitzea bultzatzeko eta hiri-berroneratzea eta -berrikuntza bultzatzeko Estatu Plana, 2013-2016, onartu zenetik eratuz joan den etxebizitzarako irispidearen inguruko zutabe nagusietako bat ahultzen du.
Edonola ere, arau berri horrek ez ditu autonomia-erkidegoen mende dauden kenkariak, horiek izango baitira, alokairuari dagokionez, 2015eko zerga-aldian bere horretan iraungo duten bakarrak.
Hori dela-eta, Euskadiren kasuan, ohiko etxebizitzaren alokairuagatik zerga-aldian ordaindutako kopuruen % 20ko kenkaria egiten jarraituko da, urtean 1.600 euroko mugarekin.
Informazio gehiago:
http://estaticos.elmundo.es/suvivienda/documentos/reformafiscal.pdf