EROSTEA VS ALOKATZEA

10/07/2017

Erosi eta alokatu dikotomian, krisia iritsi arte, erostearen aldeko hautua ateratzen zen garaile, baina hori aldatzen ari da eta alokairuaren aldeko apustua gero eta garrantzitsuagoa da.

Blog honetan eman dugu sektoreak hartu duen norabidearen berri, hain zuzen, erosketaren aldeko jarrera erosoak nagusitzen ari direla eta alokairuaren merkatuko jarrerak erasokorragoak direla.

Izan ere, alokairuaren merkatua gorabehera handiko garaia ari da bizitzen, lurrikara iragartzen duten elementuak sumatzen direlarik. Horren lekuko dira errentamendu-prezioen gorakada (%10,2 Espainian eta %4,4 Euskadin) eta alokatzeko erostearen errentagarritasun altuak.

Alokairuko etxebizitzen merkatua gutxi profesionalizatua da gurean, baina bide onetik doa HMISAK (Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Anonimo Kotizatuak) direlakoen eskutik. Jabe partikular patrimonialistak ari dira prezioak finkatzen, eta turistentzako apartamentuen ustez elkarlanekoa den fenomenoaren oparotasunak, errentak tenkatzen ari da eta sektorean jokaleku berri bat irudikatzen.

Erabilitako bigarren eskuko etxebizitzen salneurria m2-ko 2.312€ arte iritsi da, batez beste, urteko lehen hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan (1.574€/m2 Espainian)[i], erosteko etxebizitzen batez besteko prezioak[ii] 238.600€ arte iristen dira eta alokairukoena 880€ arte, batez beste.

Horrez gain, kontuan izan behar dugu Etxebiden-Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan dagoeneko izena emanda dauden %82 alokairuko etxebizitza eskatzaileak direla eta duten batez besteko soldata ez dela 12.000€-ra iristen urtean (17.000€-koa da guztien batez bestekoa). Horrek guztiak tentsioa sortzen du.

Alokairuarena finkatzen ari den aukera da, ez da dagoeneko etxebizitza eskuratzeko modu puntual bat harik eta erosi ahal den arte. Aitzitik, beste kultura baten aurrean gaude, non, nahita edo behartuta, errentamendua den bizileku-konponbide nagusia.

 

Argibide gehiago:

http://www.ine.es/daco/daco42/daco426/h0417.pdf

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/r41-ovse04/eu/contenidos/estadistica/ovv_registral17/eu_def/index.shtml

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/estadistica/tablas-estadisticas-de-la-encuesta-sobre-oferta-inmobiliaria-de-la-c-a-e-1er-trimestre-2017/r41-ovse01/es/

http://www.20minutos.es/noticia/3077991/0/firma-hipotecas-abril-2017-cae-ine/

http://www.lainformacion.com/economia/salario-medio-subio-euros-anual_0_1039696460.html

http://www.elmundo.es/economia/vivienda/2017/06/02/5930352c268e3e18598b459d.html

 

 

[I] Erregistratzaileen estatistika 2017ko lehen hiruhilekoa Iturria: Etxebizitzaren Behatokia

[II] Higiezinen eskaintza 2017ko lehen hiruhilekoa Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia

  • You really make it seem so easy with your presentation but I find this topic to be really something which I think I would never understand. It seems too complicated and extremely broad for me. I’m looking forward for your next post, I’ll try to get the hang of it! ecfgadeggagfkcdd


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.