AUTOA, MOTORRA EDO TRIZIKLOA?

03/02/2020

  1. urtearen hasieran baieztatu zen etxebizitzaren prezioak abiadura desberdinak dituela; eta, haien artean hain ezberdinak direnez,  badirudi elementu eroalea desitxuratuta dagoela.

Euroval erakundearen 2019ko txostenak nabarmentzen du adierazle horrek Espainian izan duen bilakaeraren zonako banaketa garrantzitsua, lurralde-zatiketa eta oso karakterizazio heterogeneoa.

Oro har, prezio absolutu ohikoenak jasotzen ditu, probintzien, probintzia-hiriburuen eta autonomia-erkidegoen arabera. Baita transakzioen bolumena, prezioen aldaketak eta etxebizitza berri eta erabilien mota ere.

Txostenak bi merkatu oso desberdin aztertzen ditu, etxebizitza berriena eta erabiliena, doikuntza oso desberdinekin.

Kasu honetan, Madrilek eta Bartzelonak hartu dute auto azkarrena, % 32,2 eta % 30eko gehikuntzekin, hurrenez hurren, bost urtetan. Benetako bi motor, etxebizitza-prezioak ahalik eta gehien bizkortzen dituztenak. Izan ere, Madrilen eta Bartzelonan nazioko batezbestekoa nabarmen bikoizten dute, aztertutako aldirako % 32,2ko (2.014tik 2.664 eurora) eta % 30eko (1.885 eurotik 2.450 eurora) hazkundeekin, hurrenez hurren.

Indar gutxiagoko auto batean igo dira Malaga (% 24,1), Balear Uharteak (% 23,9), Las Palmas (% 22,1) eta Santa Cruz Tenerife (% 18,6).

Tarteko abiadura duen motoan, beste 26 probintzia daude; eta horietatik soilik zazpik gainditzen dute nazioko batez besteko hazkundearen erdia: azken bost urteetan, m2-aren prezioa % 12,9 igo da (2014ko 1.459 eurotik 2019ko 1.647 eurora).

Eta, trizikloan, Espainiako probintzietako ia 40k, bost urtez jarraian bizitegi-eskaria berreskuratu ondoren, neutroaren eta nabarmen negatiboaren arteko balantzea aurkeztu du.

Gainerako probintziek, 18k, bilakaera negatiboa izan dute aldi horretan.

 

Eta Euskadi? Hegazkin, AVE, 1. formula, automobil, motor, triziklo edo oinez joan da?

Gure kasuan, txostenak oinez kokatzen gaitu, prezioei dagokienez.

Adierazi duenez, prezioen sakabanatze handia dugu, gure etxebizitzek erosteko marjina handia dute 75.000 €-tik 925.000 €-ra, eta 2004tik 2018ra bitarteko prezioek -% 2,9 egin dute behera, batez beste. Araba izan da gehien moteldu dena, -% 3,9; ondoren, Bizkaia, -% 3,2, eta Gipuzkoa, -% 2,9.

 

Hau da, ez dugu aurrera egiten, atzera baizik. Eta hori da, kasu honetan, interesgarriena.

 

Más información

https://euroval.com/informe-de-coyuntura-inmobiliaria-de-euroval-2019-n-15/

https://euroval.com/documentos/InmoCoyuntura-N15-JUN-2019.pdf

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.