ALOKAIRUAREN BURBUILA ZULATUKO?

02/07/2018

Ez ote genituzke alokairu libreko prezioak arautu edo zedarritu behar? Nola? Ideiak, asko ari dira sortzen;

blog honetan begiratu besterik ez dago:

https://etxebizitza.blog.euskadi.eus/eu/artikuluak/alokairuaren-burbuila-ala-prezioen-gainberoketa/

Alde batetik, ahots liberalak entzuten dira. Haiek diote merkatu librea lehenetsi behar dela, gutxiago esku hartu, eta eskari-eskaintzak berak arautuko dituela prezioak.

Bestetik -hala dio beste zenbaitek-, etxebizitza kudeatzeko arduradun publikoek oreka behar omen dute lortu -eta ez da erraza- gizarte-egonkortasunaren eta merkatu-ekonomiaren artean.

Zentsura-mozioaren ondoren gobernu berria dugun honetan, eztabaida berriz ere gure artean da, eta bada proposamen berririk ere.

Zailtasunak bi: aurrekontuek muga bat dakarte, 2018koak aurreko gobernuak taxutu baitzituen, eta oraingoak hitza eman baitu ez dituela aldatuko; gainera, ez da erraza akordio politiko zabal bat erdiestea.

Funtsean, PSOEren asmoa HEL aldatzea da, alegia, kontratuak hirutik bost urtera luzatzea, eta prezio-indize bat zehaztea, hartara, merkeago alokatzen duten jabeek zerga-laguntzak izan ditzaten (baldin eta pertsona fisikoak badira).

Hasiera bateko asmoa zen udalek barruti-prezio-sistema bat ezartzea, eta jabeek ezingo lukete dena delako prezioa baino garestiago alokatu, betiere PFEZn alokairuaren % 60rainoko murrizketa eduki nahi izanez gero. Eraginkortasun energetikoa hobetzeko obrarik egiten bada, zergak beste % 10 bat arinduko dira; eta %100ean ere arindu ahal izango lirateke, diru-bide urriko 18 eta 30 urte bitarteko gazteei alokatuz gero etxebizitza.

Eta beste bi gauza ere proposatzen dituzte: alokairuaren igoera KPIaren bezain bestekoa izatea; eta fidantzak edo abalak alokairuaren arabera mugatzea (750 euro baino gutxiago, gehienez ere bi hilabete; 750 eta 1.200 euro bitartean, hiru hilabete; eta 1.200 eurotik gora, alderdien artean hitzartu behar). Eta baita beste gauza bat ere: alokairuaren % 10,05 zergetan arintzeko bidea emango luke berriro estatuak, 30.000 euro baino gutxiagoko sarrerak dituzten errentarientzat.

Nahikoa ote da, alokairu-burbuila geroz eta mehatxagarriagoa zulatzeko?

Alderdi politikoak hain ezberdinak izanik etxebizitzaren gaietan, inguratuko al dute nahikoa sostengu politikoa?

Edonola ere, badirudi hobea dela, beti, zer edo zer egiten saiatzea, ezer ez egitea baino, betez ere etxebizitza alokatzeko edo alokairuan jarraitzeko zailtasunik handienak dituztenen alde.

Nolanahi, ez du konponbide samurrik. Beste herrialde batzuetan ere ikusi ditugu prezioa mugatzeko neurriak, eta emaitzak ez dira beti berdinak izan. Arrakasta lortu denetan, itxura batean lortu dute prezioen gorakada geldiaraztea edo moteltzea, baina ez dirudi inon ere gai izan direnik jende zaurgarrienari etxebizitzarako bidea erabat zabaltzeko.

Ziurrenera, bide hori errazago zabaldu ahalko da edonork ordaintzeko moduko etxebizitza-eskaintza publikoak eginez (ez da erraza izango -nekeza izango dela alegia- epe laburrera halakoak ugaritzea), etxebizitza-merkatuaren beraren dinamikatik baino.     https://etxebizitza.blog.euskadi.eus/eu/blog/alokairu-errenten-prezioa-mugatu-behar-du-administrazioak-berlingo-kasua/

 

Informazio gehiago:

https://elpais.com/elpais/2018/06/26/opinion/1530028187_053119.html

https://www.idealista.com/news/inmobiliario/vivienda/2018/06/26/766258-la-falta-de-apoyos-politicos-al-psoe-dificulta-su-proyecto-para-rebajar-los

https://etxebizitza.blog.euskadi.eus/eu/bloga/

 

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.