ETXEBIZITZA EROSI EDO ALOKATZEAZ GAIN, BESTE HIRUGARREN BIDE BAT

04/05/2015

Etxebizitzaren Euskal Behatokian urteak daramatzagu etxebizitza erdizka edukitzeko esperientzien gertuko jarraipena egiten. Nazioartean badaude adibideak, eta oso esanguratsuak, gainera; esate baterako, Erresuma Batua. Han, 170.000tik gora familiek aukeratu dute etxea edukitzeko modu hori.

Labur esanda, aldi baterako jabetzaz eta jabetza partekatuaz ari gara.

Aldi baterako jabetzaren bidez, urte batzuetarako eskuratu daiteke etxebizitza. Aldi horretan (6 urtetik 99 urtera artekoa izan daiteke), erosleak beste pertsona batzuentzat besterendu, hipotekatu edo eskualdatu dezake iraupen laburragoko aldi baterako beste jabetza bat. Hau da, behar den denborarako eros daiteke etxe bat, eta, denbora hori pasatzen denean, jatorrizko jabeari itzultzen zaio.

Jabetza partekatuan, berriz, izenak berak adierazten duen bezala, gutxienez bi jabe daude, eta bakoitzak etxearen proportzio jakin bat dauka (denen baturak % 100 eman behar du). Hauxe da helburua: etxebizitza erosten duenak kuota atzeratuen bidez erostea jatorrizko jabeari. Etxebizitza pixkanaka eskuratzen da: hilero, hiru hilero, sei hilero ordainduz, edo, bestela, ituntzen den beste moduren batera. Aldi berean, erosten ez den etxebizitza-zatiaren ordainetan, etxebizitza erabiltzeagatik, kuota bat ordaindu behar da, teorian merkatuko errenta baino baxuagoa dena.

Jabetza partekatua, printzipioz eta kontrakorik itundu ezean, 30 urterako izaten da. Nolanahi ere, gehienez 99 urterako izan daiteke. Aurreko kasuan bezala, jabetza-mota honek dirauen bitartean, etxebizitza besterendu, hipotekatu eta zergapetu daiteke; baina zatitu nahi izanez gero, jatorrizko jabearen adostasuna behar da.

Jabetza-mota hori da, bere ezaugarri bereziekin, Erresuma Batuan eta Herbehereetan hedatuen dagoena (Shared ownership esaten diote ingelesez): jabeek etxebizitzaren portzentajeak erosten dituzte aldian behin, eta errenta bat ordaintzen dute gainontzeko zatiarengatik. Horrela, hipoteka-kuota eta errentamendua ordainduz, inguru horretan eros zezaketen etxebizitza batek balioko lukeen baino askoz ere prezio baxuagoan eskura dezakete jabetzan etxebizitza bat.

Gai honen inguruko azken berrikuntza da  babes ofizialeko etxebizitzentzat jabetza partekatua sartu zutela Kataluniako Etxebizitzarako Eskubidearen Planeko artikuluen artean, 2014ko maiatzean.

Une honetan, etxebizitza eskuratzeko tarteko moduak bilduko dituen lege-proiektu bat izapidetzen ari da Kataluniako Parlamentua, eta Kataluniako Kode Zibila aldaraztea eragingo du horrek.

Hirugarren aukera horri bide ematea oso interesgarria izan daitekeen arren, analista askok pentsatzen dute hasiera batean arazoak egongo direla produktua finantzatzeko. Izan ere, ez ordaintzekotan, banketxearentzat kolokan geratuko baita hipoteka-bermea.

Hasieran egindako gastuak eta ezarritako aldiak ekar lezake arrakasta; baina, batez ere, jatorrizko jabeak. Izan ere, babes ofizialeko etxebizitza izanez gero, eta finantza-erakundeekin hitzarmenak eginez, alderdientzat bermeren bat duten esperientziak egin baitaitezke.

Hala ere, etxebizitza eskuratzeko tarteko modu hauen funtzionamendu ona bermatzen duen garapen juridiko, fiskal eta finantzarioa behar da.

Berriz ere Erresuma Batuari begiratuz gero, ikusiko dugu higiezinen jabetzaren azken 30 urteetako indize baxuenari kontra egiteko neurri gisa (indize horrek 25 eta 35 urte arteko gazteak ukitzen ditu batez ere) David Cameron lehen ministroak orain dela gutxi proposatu duela babestutako etxeak errentan hartuta dituzten maizterrek erostea etxe horiek, merkatuko benetako prezioaren gaineko % 70eko deskontuekin. Hau da, han ez dago tarteko proposamenik.

Hortaz, esan beharra dago ez direla konparagarriak ez etxebizitza-politikak ez eta testuinguru ekonomiko, sozial edo finantzarioak ere, eta, etxebizitza eskuratzeko bide berriak aztertu behar diren arren, alderdi interesdun guztientzako bermeak ematen dituen arau-esparru bat behar dela.

 

Informazio gehiago, helbide hauetan:

http://normativa.infocentre.es/sites/normativa.infocentre.es/files/noticies/20199672e.pdf

http://internacional.elpais.com/internacional/2015/04/14/actualidad/1429004295_371037.html

http://economia.elpais.com/economia/2015/04/17/vivienda/1429261278_625399.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.