HIPOTEKA-LEGEA ALDATU ETA URTEBETERA

07/05/2014

Ia urtebete egin du Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legeak, banketxeek ematen zituzten hipoteketako abusuzko klausulen inguruan Europako Justizia Auzitegiak emandako epaiaren ondoren gobernu zentralak bultzatu zuen legeak, alegia. Halaber, ia urtebete da finantza-erakundeek jardunbide onen kodea (JOK) martxan jarri zutela.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak 2014ko apirilaren 15ean argitara emandako prentsa-ohar baten arabera, 2013ko azken hiruhilekoan 4.523 eskaera jaso ziren, ohiko etxebizitzen hipoteka-zorrak berregituratzeko JOKa aplika dadin. Eskaera horietatik 1.227tan, ordaindu gabeko zorra negoziatu zen, eta 397tan, etxebizitza ordainean ematea erabaki zen.

Gogoan izan behar da JOKaren baldintzak zorrotz samarrak zirela eta iragazki estua pasatu beharra zegoela kode hori erabiltzeko (ikusi blog-eko artikulua:etxebizitza.blog.euskadi.eus/eu/2013/06/04/aprobada-la-nueva-ley-hipotecaria/). Gainera, legea aldatu eta urtebetera, 82.000tik gora hipoteka-betearazpen gauzatu ziren 2013an (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuak).

Bestalde, utzarazpenen drama neurri batean arintzeko asmoz gobernu zentralak sortu zuen Etxebizitzen Gizarte Funtsak ere oso baldintza murriztaileak ezartzen ditu banketxeek emandako etxebizitzak okupatu ahal izateko eta, funts horrek martxan daraman lehenengo urtean, erabilgarri zeuden 5.891 etxebizitzetatik 637 esleitu dira eta 410 kontratu formalizatu dira.

Beraz, itxuraz behintzat, oso kopuru apalak dira gizarte-bazterketaren atarian dauden egoerei aurre egiteko.

Orain, gobernuak berak adierazi du zenbait murriztapen aldatu eta baldintzak arindu beharko dituela jendeak funtseko etxebizitzak eskuratu ahal izateko.

Oraindik ez dakigu ezer eta ezin da ezer iragarri, baina argi samar dagoena da beharrezkoa dela egitura-neurriekin asmatzea.

 

Informazio gehiago, hemen:

http://www.europapress.es/economia/construccion-y-vivienda-00342/noticia-economia-gobierno-reconoce-no-satisfecho-numero-viviendas-alquiladas-fondo-social-vivienda-20140424185013.html

http://www.20minutos.es/noticia/2108900/0/de-guindos/acceso-vivienda/vivienda-fondo-social/

http://www.cadenaser.com/economia/articulo/fondo-social-viviendas-gobierno-funciona/csrcsrpor/20140224csrcsreco_1/Tes


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.