Etxebizitzaren alorreko informazio-iturrien eta analisten arabera, badirudi etxebizitzen prezioak etengabe behera egiteari uzteko denbora muga finkatzera ausartu direla: 2012. urtea.
Espainiako Eraikitzaile Sustatzaileen Elkartearen arabera, krisia hasi zenetik prezioak % 23 jaitsi dira; Estatistikako Institutu Nazionalak, ordea, % 16ko beherakadaz hitz egin du, eta beste batzuen iritziz, aldiz, 2012ko amaiera bitartean % 8 eta 12 arteko beste beherakada bat ikusiko dugu.
Hala ere, zenbait profesionalen aburuz krisi aurreko prezioarekin alderatuta % 30eko beherakada globala izan da. Hortaz, beherakadak ez du oraindik hondoa jo; izan ere, erosteko aukera atzeratzen ari da, eta horrenbestez, prezioak presiopean daude, ziurgabetasunaren ondorioz (berriz ohiko etxebizitzagatik zergak arinduko ote diren, edota hauteskundeen ondorengo etxebizitza politika berrien gaineko ziurgabetasuna).
Askoz gehiago irakurtzeko egin klik hemen:
http://www.elmundo.es/elmundo/2011/09/19/suvivienda/1316419718.html