Etxebizitza Sailak guztira 47.961 etxebizitza ikuskatu ditu 2004tik 2010era, eta horietatik 6.414 etxebizitzetan irregulartasunak antzeman ditu.
Hala ere, zehapenak ezartzeko arrazoiak 644 kasutan baino ez dira identifikatu, hau da, bisitatutako etxeen % 1en.
Badakizu Etxebizitza Sailak nola ikuskatzen dituen etxeak?
Sailean Etxebizitza Babestuak Ikuskatzeko Zerbitzua dago, eta Etxebizitzako hiru Lurralde Ordezkaritzetako ikuskarien talde bana biltzen da bertan; ofizioz jarduten dira, eta aurretiaz finkatutako egutegi baten arabera etxebizitzak bisitatzen dituzte; zerbitzuaren xedea etxebizitza babestu guztiak bisitatzea da. Egutegi horretan lehentasun osoa ematen zaie salatutako kasuei.
Ikuskariek ordu desberdinetan bisitatzen dituzte etxebizitzak, auzokideak elkarrizketatzen dituzte eta postontziak eta ateak behatzen dituzte; horrez gain, etxebizitzaren jabearekin zuzenean harremanetan jartzen saiatzen dira, pisuaren adjudikazioduna dela eta bertan bizi dela berrets dezan.
Irregulartasunik ez badago eta adjudikazioduna etxean bizi bada, kasua artxibatu egiten da.
Bestalde, irregulartasunik antzemanez gero, ikuskariek espedientea irekitzen dute; espedientea zehatzailea izan daiteke: arau-hauste arinen kasuan, 30,5 euroko isunetatik hasi, eta 6.010,12 euro arteko isunak ezar daitezke, arau-hauste larrienen kasuen.
Hala ere, 7 urte hauetan batez beste 2.000 euro inguruko isunak jarri dira.
Lurraldeka, Araban ezarri dira isun gehien, bisitatutako 100 etxebizitzetatik 1,8; Bizkaian, aldiz, isun altuenak jarri dira, hain zuzen ere, 2.600 € espediente zehatzaile bakoitzeko.
2011rako babes ofizialeko 58.000 etxebizitza ikuskatzea espero da.
Askoz gehiago irakurtzeko egin klik hemen: http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/r41-18874/es/contenidos/informacion/evaluacion/es_evaluaci/evaluacion.html