Argi dago gaztetan ditugun etxebizitza-premiak aldatzen doazela urteak igaro ahala, familia bat osatu ahala, lanaren eboluzioaren arabera, eta abar. Eta berriz ere aldatu egiten dira seme-alabek familia-unitateko kide izateari modu naturalean uzten diotenean, edota adinean aurrera joan ahala, gurasoen beharrizanak ere aldatzen direlako.
Ukaezina da, beraz, etxebizitzak gure beharrizanen arabera aldatu behar duela, eta hori posible ez bada, aukera daukagu guk eskatzen ditugun zerbitzuak eskaintzen dituen beste etxebizitza bategatik trukatzeko.
Egoera horretaz jabetuta, badira jada hamar urte, Etxebizitza Sailak babes ofizialeko etxebizitzak elkartrukatzeko poltsa sortu zuela. Etxebideren web orrian eskuragarri dagoen poltsa horren bitartez, etxebizitzak elkartrukatu nahi dituzten pertsonak harremanetan jartzen dira.
2011ko azaroan 2.046 lagun zeuden alta emanda poltsa horretan, hau da, 2.000 BOE baino gehiago EAE osoan.
Lurralde historikoen araberako banaketa nahiko bateratua da, 700 etxebizitza baino gehiago dira Araban eta Gipuzkoan, eta ia 600 Bizkaian, nahiz eta probintziako hiriburuetan biltzen diren gehienak: Arabako 700 etxebizitzetatik ia guztiak daude Gasteizen, 200 baino gehiago Bilbon eta ia 300 Donostian.
2001-2011ko epealdian babestutako 282 etxebizitza elkartrukatu dira EAEko 41 udalerritan, hau da, azken hamarkadan babes ofizialeko 564 etxebizitzak aldatu dute jabea.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero: http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/r41-ovpe02/es/contenidos/informacion/ovv_personas_permutas/es_ovv_ana/ovv_personas48_es.html
Baita Etxebideren web orrian ere:
http://www.etxebide.euskadi.net/x39-contgen/es/contenidos/informacion/entrar_bolsa/es_etxecont/entrar_bolsa.html