SUSPERRALDIA HIGIEZINETAN ETA BAIKORRAK

04/12/2015

Gaur, azkenaldian maiz legez, Euriborrak behera egin duela jakin dugu, errekor berria ezarriz; 0,048an dago. Azaroko batez bestekoa 0,079koa izan da.

Interes-tasa horrek erosleak hipotekak eskatzera animatu ditu, zenbateko handiagokoak gainera, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako azken datuen arabera; batez besteko zenbatekoa % 3,4 hazi da, eta ia 110.000 eurokoa da. Hori baino datu adierazgarriagoa da hipoteken kopuruak izandako gorakada; % 20 hazi da 2014ko irailetik hona.

Gainera, Sustapen Ministerioaren arabera, etxebizitza-multzoak eraikitzeko baimenetan ere hazkunde nabarmena gertatu da: % 30,5, urteko lehen 9 hiletan.

Sektoreko eragile baikorrenak pozez zoratzen daude datu horiekin eta higiezinen susperraldia iragartzen dute gutxi barrurako.

Euskadin, eta Kanturi aldeko erkidegoetan (Kantabria eta Asturias), etxebizitzen batez besteko prezioak jaisten ari dira. Euskadin, urtean % 1,4koa da jaitsiera. Horri esker, hipoteka gehiago formalizatu dira (urtean % 25 gehiago), zenbateko handiagokoak (batez bestean, 125.000 euro).

Hala ere, tentuz jokatu beharra dago, akats berdinak ez egiteko, eta datu ez hain baikorrei erreparatu: Tinsak 2015 etxebizitza-izakinei buruz egindako txostenaren arabera, 2008az geroztik burututako 1,59 milioi etxebizitzen laurdenak hutsik daude; salgai edo alokagai. Hau da, ia 390.000 etxebizitza, modu desorekatuan banatuta daudenak.

Etxebizitza-izkinak eraikuntza-mailari estu lotuta daude. Euskadin, ez da adreilu-masa geldo handirik sortu, baina okupatu gabeko etxebizitzak % 24 dira (Estatuan baino gutxiago, nahiz eta asko izan). Bermeo eta Mutriku dira izakin gehien dituzten udalerrietako bi (% 30etik gorakoa).

Gainera, enplegua nahitaez hartu behar da kontuan. Datuak ez dira oso positiboak. Izan ere, 2015eko bigarren hiruhilekoan 5.149.000 langabe zeuden; % 22,4ko langabezia-tasa (2014ko hiruhileko berean baino bi puntu gutxiago), EBko batez bestekotik oso gora dagoena.

Euskadi desberdina da horretan ere; langabezia-tasak gora egin du eta % 15,1ekoa da (2015eko bigarren seihilekoan) eta eraikuntza-sektoreko jarduera-tasak, berriz, behera, hirugarren hiruhilekoz jarraian.

Horrenbestez, eta Eguberriak bertan ditugunez, badakizue, kontsumo neurriz kanpokoaren eta arduraz jan-edatea aholkatzen zaigun garaia, izan gaitezen baikor, baina ez gaitezen zuhurtziaz jokatzeko arduraz ahaztu. Aspaldi da ajeak, zurrutarenak zein ekonomiarenak, ez direla gozagarri.

Informazio gehiago, hemen:

http://apcebcn.cat/web2015/wp-content/uploads/2015/11/expansion-271115-hab-la-recuperacion-inmobiliaria-se-intensifica.pdf

http://www.ine.es/daco/daco42/daco426/h0915.pdf

http://www.expansion.com/mercados/euribor.html

http://www.bde.es/f/webbde/SES/Secciones/Publicaciones/InformesBoletinesRevistas/BoletinEconomico/15/Sep/Fich/be1509-art3.pdf

http://ec.europa.eu/eurostat/tgm/table.do?tab=table&language=en&pcode=teilm020&tableSelection=1&plugin=1

http://www.eustat.eus/indicadores/indicadores.html#axzz3t49WMS3J


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.