Etxebizitzaren Euskal Behatokiak ibilbide berriari ekingo dio, krisi ekonomikoaren eta finantzarioaren ondoriozko etxebizitza arazoei buruzko informazio erronkei ilusioz eta indarrez aurre egiteko.
Hortaz, komunikazio eta elkarrizketarako kanal berriak ireki ditugu, gero eta exijenteagoak diren premietara hurbiltzeko eta azalpen serioak bezain hurbilekoak eman ahal izateko, konplikazio teorikorik gabe, gertutasunez eta era sinplean.
Nabigazio-orri bat irekitzea da Etxebizitzaren Behatokiaren blog honen xedea, artikulu-mota oro hartuko dituena, adierazpen-askatasuna eta objektibotasunarekiko konpromisoa abiapuntu hartuta. Blog horretan, nahi duen guztiak idatzi ahal izango ditu iradokizunak, oharrak, testuak eta abar.
Gaur ireki den bloga etxebizitzaren inguruko gai esanguratsuenak partekatzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko gunea izango delakoan gaude, beti ere ikuspuntu kritiko eta dinamikoarekin.
Honako proiektu hau elikatzen animatu nahi zaituztegu, har ezazu parte. Interesgarria izatea espero dugu eta etxebizitzaren errealitate aldakorra ulertzeko nondik norako berriak ezagutzen lagunduko diguna.