BESTE ZARTADA BAT ESPAINIAKO HIPOTEKA LEGEARI

13/05/2016

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berriro ere baieztatu du Espainiako Hipoteka Legearen aurka dagoela. Hainbat kolperen ondoren, egiaztatu da araudi horrek ez dituela kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko Europako ordenamenduaren oinarri diren printzipioak betetzen, eta berriro ere egokitu egin behar da.

Magistratu espainiarrak erabat mugatuta daude lege honekin. Europako Zuzenbidearen aurkakoa da. Eta talka egiten du Europar Batasuneko zuzentarauarekin, «epaileak hipoteka-maileguaren kontratuetan dauden klausulen abusu-izaera aztertzeko orduan duen esku-hartzea mugatzen baitu».

Auzitegi Gorenak aitortu du hipoteka-maileguaren kontratuetan dauden abusuzko klausulei buruzko zuzentarauak “ez duela aukerarik ematen estatu kide bateko zuzenbideak murrizteko epaile nazionalak klausulen abusu-izaera aztertzean duen hautemate-marjina”. Eta, gainera, magistratuek ezin dute aldatu abusuzko klausularen edukia; egin dezaketen bakarra da aplikaziorik gabe utzi, kontsumitzaileari kalterik ez eragiteko.

Alegia, bai epailea bai herritarra EB etengabe aurkatzen ari den lege baten zoriaren mende daude. Kontsumitzaileen defentsarako Europako ordenamenduaren aurkako gisa kalifikatutako legea da.

Azken batean, Luxenburgo esaten ari da Hipoteka Legeak eta Prozedura Zibilaren Legeak mugak ezartzen dituztela kontsumitzailearen eskubidea baliatzeko eta aldatu egin beharko direla, abusuzko klausulen aurrean defentsa eraginkorra egiteko.

Jurisdikzio-eginkizuna bada behin betiko eta atzera egiteko aukerarik gabe epaile independenteek osatzen dituzten justizia-epaitegiek  bakarrik gauzatzen duten eztabaida ebaztea, zergatik ez dugu aldatzen, orduan, kontratu baten oreka formala errealarekin, eta magistratuei utzi benetako babesa gauza dezatela?

Erantzunak, laster.

Informazio gehiago, hemen:

http://www.eldiario.es/economia/TUE-hipotecaria-maniobra-clausulas-abusivas_0_500100506.html

http://www.abc.es/economia/abci-ilegal-ley-hipotecaria-espanola-limitar-margen-actuacion-juez-ante-clausulas-abusivas-201603302010_noticia.html

http://www.elmundo.es/economia/2016/03/30/56fbe7aee2704e5e548b460e.html

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.