Atzerriko inbertsio-funtsek Espainiako adreiluaren merkatuan hartu dute lur

04/10/2013

Datu ofizialek etxebizitzaren prezioak merkatzen ari direla badiote ere, adreiluan oinarritutako edozein negoziok porrot egingo duela pentsaraziz, kontua da pentsaezineko aukerak pizten dizkiela beste batzuei egoera horrek berak, eta sartu dira dagoeneko inbertsio-funtsetatik datozen 2.000 milioi euro, zeinak aktibo toxikoen mundu kolpatuan lehorreratu diren, hain justu, negozioa egiteko esperantzarekin.

Merke erostea, eta etekinak atera eta epe laburrera (arrisku-kapitala) edo luzeagora (funts soberanoak) balioa handitzeko itxaropena piztea, horixe da inbertsio-funtsen helburua momentu honetan

Era horretako inbertsio-erakundeek ez dute hutsik egiten hondoa jotzen duten merkatuetan lur hartzen dutenean. Orain urtebete-edo madarikatuta zeuden higiezinen eremuko mauken egarri diren inbertitzaileez ari gara.

Hala, Administrazio Publikoaren beraren parte batek ere egin du bere  businessa, eta ekainaren 24an, adibidez, Madrilgo Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Udal Enpresak gizarte-alokairuko 1.860 etxebizitza saldu zituela iragarri zuen 125,5 milioi euroren truke.  Hau da, gizarte-maizterrek Blackstoneri ordainduko diotela orain alokairua, arrisku-kapitalaren munduko funts handienari, zeinentzat lehendabiziko operazioa den Espainiako merkatuan.  Funts horretan, besteak beste, aktibo hauek dute tokia: Hilton kateak, luxuzko merkataritza-zentroek, bulegoek eta abar, eta hemendik aurrera, baita Madrilgo etxebizitza babestuak ere.

Abuztuan, erakunde publiko bereko beste eragiketa bat izan zen; orduan erosteko aukera ematen zuten alokairuko 3.000 etxebizitza saldu zizkion Azora eta Goldman Sachsi 201 milioiren truke, eta irailean, IVIMAren alokairuko 1.500 etxebizitza babestu atera ditu lehiaketara, 67 milioi euroren truke.

Printzipioz, maizterrek administrazioarekin hitzartuta zituzten baldintzak subrogatu eta errespetatu egin behar ditu etxebizitzak erosi dituen sozietateak.

Krisiaren kudeaketa, beraz, negozio-aukeren segida bihurtzen da horrela.

Bestea argibide garbi bat dugu “zezen operazioa” izenez bataiatu den hori, zeinetan Banku Gaiztoak ia mila etxebizitza inguruko zorro bati (Bull zorroa) uko egin dion, eta H.I.G. arrisku-kapitalaren funtsari esleitu; 100 milioi eurotan balioetsita dago, eta funtsak aktiboen % 51ko partaidetza du.

Beste batzuk eragiketa finantzario konplexuagoak egiten saiatzen dira, esaterako, Generalitata; 13 eraikinez osatutako bere jabetzako lote bat esleitu dio AXA Real Estate enpresari –iragan martxoaren 26an jarri zuen salgai- 172 milioi euroren truke, baina Kataluniako administrazioak jarraituko du eraikin horiek okupatzen, maizter gisa, gehienez ere, 20 urtean, urteko 16,2 milioi euroko errenta ordainduta. Transakzioa justifikatzeko “ez ohiko egoerak” aipatu dituzte, Kataluniako Gobernuak dituen diruzaintzako beharrak kontuan hartuta.

Izaten ari diren mugimendu horiek guztiak eta askoz ere gehiago seinaleak dira adreiluaren merkaturako; izan ere, doikuntza gogor baten ondoren erakargarri bihurtzen hasia da berriro ere inbertsio espekulatiborako, hori baita beti agertokira igotzen lehena.  Seinale ona da atzerriko finantzaketa ekartzea, edo higiezinen aktiboen salmenta hondagarriaren praxi txar bat?

Aktibo toxikoen negozioa hainbeste hazi da, ezen jarduera izugarria baita, eta nazioarteko merkatuetan Espainiako adreilurako sortu den interesa handia da. Adreilua merkealdian dago, eta dirua baino ez da behar prezio onean erosteko.

Informazio gehiago:

http://economia.elpais.com/economia/2013/07/24/vivienda/1374687314_427640.html

http://economia.elpais.com/economia/2013/09/13/actualidad/1379103316_384990.html

http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/09/19/madrid/1379597222_922147.html?rel=rosEP

http://www.sareb.es/cms/estatico/srb/sareb/web/es/portal/prensa/notas_prensa/6-8-2013.html

http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/06/25/catalunya/1372184944_622798.html

http://www.madrid.org/cs/Satellite?c=INVE_Articulo_FA&cid=1354254337560&language=es&pageid=1158849747542&pagename=Inversor%2FINVE_Articulo_FA%2FINVE_articulo

http://www.lavanguardia.com/politica/20130625/54376964279/generalitat-vende-13-edificios-publicos-172-millones.html

Iruzkinak itxita daude hemen.


Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.