SOCIMI-AK, HIGIEZINEN MERKATUAREN BURBUILA BERRIA?

07/09/2015

Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Kotizatu Anonimoak (gaztelaniaz Socimi deitutakoak) Reit-en bertsio espainiarra dira, Estatu Batuetan 60ko hamarkadan sortutako inbertsio-tresna bat, gerora Europara iritsi zena.

11/2009 Legearen bidez onartu ziren orain dela lau urte. Halere, inbertsoreak erakartzeko beharrezko arau-aldaketak 2012an sartu ziren. Ikus blog honetako artikulua:

http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.net/2014/03/11/socimis-para-principiantes/

Adreiluaren erregina berriak dira. Lehengo enpresak, krisiaren aurretikoak, jadanik ez dira gailentzen direnak. Socimien hazkundea itzela da, egiten dituzten inbertsioak ikaragarriak dira eta haien bilakaera geldiezina dela ematen du.

Zenbakiak baino ez dira: aurten 2.900 milioi eurotik gorako inbertsioak iragarri dituzte, burtsan 6.000 milioi euro baino gehiago balio dute, eta urteroko erosketak eta kapital-gehikuntzak ehunka milioikoak dira.

Nagusienak bost dira: Merlin, (handiena, alde handiz), Hispania (inbertsoreetako bat George Soros da), Axiare, Lar eta Saint Croix.

Merlinek, berak bakarrik, 3.353 milioi euroko balioa du burtsan eta bere higiezinen zorroak 2.300 milioi euro balio du. Tesla erosteko asmoa dauka, 2.000 milioi ordainduta, eta beste 1.033 milioi euro gastatuko ditu bere kapital-gehikuntzan.

Socimiek dauzkaten 888 banku-sukurtsal, 8 bulego-eraikin, merkataritza-gune 1, hotel 1 eta 5 zentro logistikorekin eta haien higiezin tertziarioen aktibo-zorroa ikusita (132 milioi euro baino gehiagoko urteko errenta gordina, alokairuan emateko moduko 716.000 metro karratuko azalera gordina eta % 96ko okupazio-tasa), a priori pentsa liteke higiezinen agentzia nagusia dela, baina beste lehiakide handi batzuk ere agertu dira, haiek bezain indartsuak eta ondo babestuak.

Esate baterako, Amancio Ortega enpresaburu galiziarra eta haren inbertsio-sozietate Ponte Gadea higiezinen agentzia. Inditex enpresaren fundatzailearen familia-holding-ak , 7.132 milioi eurotan zenbatetsitako aktiboen jabe delarik, indar handia erakusten du. Munduko beste aberats handien antzera, Ortegak ere higiezinen arloko negozioen alde egin du apustu. Zaldi irabazlearen aldeko apustua, hain zuzen ere: 4.519,5 milioi euroko aberastasuna pilatu du bulego-eraikin, hotel, lokal eta merkataritza-guneak eskuratuta. Munduko hiri nagusietako lekurik onenetan kokatuta, Merlinen Socimiri itzala egitea lortu du.

Zeren eta socimiek eta gainerako higiezin-sozietateek higiezinen operazio nagusiak kontrolatzen baitituzte, eta, horrekin, merkatuko mugimendu nagusiak. Oraingoz ez da burbuila berri batez hitz egin nahi, baina aktiboak erosten ari dira hiri nagusietako hiriguneetan % 40ko deskontuarekin, eta kotizatuta daudenez, sartzeko eta irteteko aukera ematen diete funtsei.

Hau da, oso merkatu erakargarria nazioarteko arrisku handiko funtsentzat eta nazioarteko firmentzat, berriro ikusten dituztelako eraikin merkeak eta beherapenak dituzten higiezinen aktiboak, hazten ari den ekonomia batean.

Halere, socimiak zerbitzu-sektorean ari dira kontzentratzen, ia guztiz. Oraingoz ez dira sartu etxebizitza-erabilera duten alokatzeko higiezinen sektorean (putre-funtsak, berriz, sartu dira hor). Socimien figura hori interesgarria izan daiteke etxebizitzaren azpisektorearentzat, socimiak etxebizitzak alokatzeko kudeatzaile espezializatu bihurtzen badira, bide batez putre-funtsak ordezkaturik, funts horiek merkatu-nitxo horretatik alde egingo dutelako etekinak atera ondoren.

Argibide gehiago:

http://www.expansion.com/empresas/inmobiliario/2015/09/02/55e6006322601d403c8b45a1.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.