Higiezin-krisia hasi aurretik, etxebizitza sozialen eta etxebizitza libre erabilien arteko aldea desagertu ez ezik, gainditu egin da, eta, egun, Espainiako hainbat probintziatan, merkeagoa da etxebizitza libre erabilia erostea etxebizitza babestua erostea baino.
Izan ere, historikoki Espainian etxebizitza sozialetarako ezarri den politika saiatu egin izan da jabetzako pisu merkeak eraikitzen, merkatu libretik kanpo garatzen izan direnentzat. Eta oinarrizko formula horren barruan, etxebizitza babestuko moduluaren prezioa igotzen izan da, sustapen pribatua erakargarri bilakatu nahian.
Atzeraldi itzela zela-eta, ekonomia, finantza eta higiezinen testuingurua aldatu zenean, tinko mantendu ziren merkatu babestuen prezioak; ondorioz, etxebizitza sozialak prezio librekoen gainetik daude.
Horrela, 2008tik, %18 inguru jaitsi dira pisu libre erabiliak; etxebizitza sozialek, ostera, ez dute doiketa hori egin, eta %1,7 baino ez dituzte murriztu prezioak.
Egoera horretan, ondorioztatzen da probintzia batzuetan, Teruelen adibidez, etxebizitza sozialak %30 garestiagoak direla libre erabiliak baino, eta Cuencan, %28; hortaz, etxebizitza babestuen parkea itzela da.
Kontrako kasua da Euskal Herriko probintziena, non etxebizitza babestuak libre erabiliak baino %50 merkeagoak baitira: % 57 Gipuzkoan, %54 Bizkaian, eta %41 Araban.
Izan ere, higiezin-merkatua ekonomia- eta finantza-fluxuen eraginpean dago, eta fluxu horrek haren funtzionamenduan eragin dezakete. Etxebizitza babestua, aldiz, erabaki politikoek zuzentzen dute, eta horiek, azken lau urteetan, nahiago izan dute etxebizitza babestuen moduluak izoztea, baina ez jaistea.
Informazio gehiagorako:
http://economia.elpais.com/economia/2012/07/01/actualidad/1341170134_252112.html