Higiezinen transakzioen inguruan Sustapen Ministerioak emandako azken datuen arabera, etxebizitzen salerosketak %29 egin du behera aurreko urtearekin alderatuta, baina %64 burbuila inmobiliarioaren aroarekin alderatuta.
Espainian 347.000 etxebizitza inguru saldu zen 2011, 2006an 955.000 salerosketa-eragiketa egon zen bitartean.
Hala eta guztiz ere, epe motzean datuak ez dira hain kezkagarriak. Izan ere, 2011ko azken hiruhilekoan 100.000 salerosketa baino gehiago egon zen, 2010a geroztik ezagutzen ez zen maila, alegia.
Orokorrean, Euskadiren kasuan itxaropenerako arrazoiak badaude 2011ko azken hiruhilekoan gertatutako gorakada horrekin.
Probintzietako hiriburuetan gauzak desberdinak dira. Gasteizen kasuan, esaterako, 400 salerosketa inguru egon zen 2010eko amaieran, baina kopuru hori bikoiztu egin da 2011ko amaieran. Bilbo eta Donostiaren kasuetan, transakzioak atzera egin dute modu nabarmenean, nahiz eta Bizkaiko hiriburuaren kasuan 664 salerosketa egon zen 2010eko amaieran eta 500 baino gehiago 2011n.
Informazio gehiagorako: