Etxebizitzen 2014ko abenduko prezioei buruz Irlandako CSOak (Central Statistics Office) argitaratutako datuek aspaldi entzun gabeko alarmak piztu dituzte. Izan ere, azken urte honetan, prezioa % 16,3 hazi da, eta Dublinen % 22,5eko igoera izugarria izan du.
Hala eta guztiz ere, higiezinen burbuila hain izugarria izan zen, ezen, Irlandako hiriburuan etxeek % 35,6 gutxiago balio baitute 2007ko krisiaren hasieran baino, eta apartamentuek % 45 gutxiago.
Eboluziohori hedabideetan islatu da, eta ez dira gutxi Espainiako kasuarekin paralelismo bat ikusi nahi duten ahotsak; higiezinen burbuilako prozesu berri bat, hain zuzen ere.
Hainbat antzekotasun daude: prezioak zoratuta ibili ziren, kontrolik gabe hazten, krisi ekonomikoak bat-batean geldiarazi eta doikuntza gogor bat eginarazi zuen arte; eraikuntza hondoratu egin zen, eta haren atzetik joan ziren hipotekak eta salerosketak.
Hala eta guztiz ere, antzekotasunak susperraldian eta haren testuinguruan ezabatzen dira. Gogoan izan behar dugu Irlandak 4,6 milioi biztanle dituela, Espainiako 47 milioien aldean eta, batez ere, % 10,5eko langabezia; Espainiak, berriz % 23,7koa, eta 25 urtetik beherakoen artean % 51,4koa.
Bi merkatuen arteko desberdintasun handiena langabezia maila da.
Eta ez dirudi Espainiako bankuek etxebizitzarako kredituaren bat-bateko hazkundearen bidetik joko dutenik berriro.
Horrez gain, Irlandan ez bezala, gain-eskaintza handia dago, eta merkatua oso desberdina da etxebizitzaren kokalekuaren arabera.
Hala eta guztiz ere, prezioaren goraldiak hain handiak izanda ere, ez dirudi familien ekonomien egoera larriak eta gazteen enpleguaren ezegonkortasunak aukera emango dutenik sektorean beste burbuila bat aurreikusteko.
Eta, batez ere, ez dirudi inondik inora higiezinen beste burbuila bat desiragarria izango litzatekeenik, ezta komenigarria ere. Akatsetatik ikasteko gaitasuna balio bat da ekonomiaren mundu nahasian ere, eta hazkunde iraunkor eta egoki bat izateko aldagarri ekonomiko benetakoagoak eta ez hain aldakorrak behar dira.
Bi kasuak, Irlandakoa eta Espainiakoa, antzekoak badira ere —higiezinen burbuilaren sorreran eta, gero, krisiaren etorrerarekin izandako paralisian—, ezin dira modu berean tratatu; izan ere, politika ekonomikoa ere ez da bera izan (Irlandak ere banku txarraren teknika erabili zuen bere finantza-sisteman esku hartzeko, baina askoz azkarrago, Espainiak beranduago aitortu baitzuen egiazko arazoak zituela).
Beraz, nahiz eta itxuren arabera paralelismoak daudela pentsa dezakegun, batez ere epe labur eta ertainean Espainiako merkatuan igurikitzen den hazkundearekin, ez dirudi desiragarria denik Espainiako etxebizitzen merkatuan higiezinen beste burbuila bat puztea, ezta hori gerta dadin ahalbidetzea ere.
Informazio gehiago:
http://www.environ.ie/en/Publications/StatisticsandRegularPublications/HousingStatistics/
http://www.statcentral.ie/viewStat.asp?id=50
http://www.expansion.com/2015/01/28/economia/1422446707.html