FISKALITATEA KOIUNTURAREN MENPE

13/05/2016

Krisian zazpi urte daramatzagula, gero eta jende gehiagok lehenesten du alokairua. Herri honetan, jabetzaren aldeko jarrera sendoa eta errotua izan da. Hemen gero eta jende gehiago ari da, gogoz kontra bada ere, alokairuko etxebizitzara jotzen; izan ere, aukera ekonomikoek etxebizitza eskuratzeko modu hori baino ez diete egiten bideragarri hainbat eta hainbat gizarte-kolektibori.

Erakunde publikoek ere aspaldi hautatu dute alokairu soziala eta birgaikuntza erraztea xede duten politiken bidea, baina emaitzak ez dira oso onak izan, erabilitako baliabide publikoen eskasia dela.

Politika fiskaleko faktoreak ere badaude tartean. Etxebizitzen erosketagatiko desgrabazioa etxebizitzako gastu publikoaren politika eraginkor arrakastatsuena izan da aspalditik; administrazio publikoen etxebizitzako zuzeneko gastu publikoaren gainetik dauden baliabideak kontsumitu dira zeharkako bidetik (diru-sarrera publiko egingarriak murrizten dituen zerga-gastuaren bidez).

Aldaketen garaia da, beraz. Lehen urratsa: erosketagatiko desgrabazioa desagertzea.

Azterketa batzuek balioesten dute etxebizitzaren prezioak % 30eraino puztu direla, desgrabazioen ondoriozko garestitze artifizialen ondorioz (diru-laguntzak azkenean etxebizitzaren prezioak igotzea dakar). Amaierako jabeek zerga-itzulkin horregatik eskuratzen zituzten onura guztiak saltzailearen azken prezioan eragiten zuten, eta, horrela, burbuila berrelikatzen zen.

Beraz, ulertu zen politika fiskala mesedegarria zela burbuilak puzten zituztenentzat, eta prozesu horretan ez zela lagundu behar; beraz, ez zen ikatz gehiago bota behar prezioen galdarara. Neurritik kendu ziren jendartean onarpenik ez zuten alderdiak, baina onartu egin zen, ekonomiaren egoera, oro har, eta kontu publikoena, bereziki, kontuan hartuta.

Baina, alokairua? Kenkari gehiago izan du? Alokairura jotzeko bidea sustatu da, errentatzailearentzako eta errentariarentzako zerga-onurekin? Badirudi hasiera batean jarraitutako alokairuaren aldeko zerga-traturako bideak, horren erabilera sustatu behar zuenak, berehala egin zuela porrot. Eta, hori dela eta, berriro ere bilatu behar izan ziren diru-sarrera publikoak.

2015ean, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria bertan behera utzi zen, baina, zeharka, errentari batzuen kasuan mantendu zen.

Horretarako, zergadunak kontzeptu horrengatik ordaindutako kopuruei dagokienez ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkarirako eskubidea eduki behar izan du, 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago sortutako zergaldian. Gainera, errentamendu-kontratua indarrean mantendu behar izan du eta gehieneko errenten eskakizunak betetzen jarraitu.

Gure zerga-agintariek berriro ere ondorioztatu dute zerga-desgrabazioek, kasu honetan alokairuagatik, azkenean merkatuko alokairuko errentak igotzen dituztela. Badirudi ez dela egon denbora nahikoa ondoriorik ateratzeko eta orain ari direla merkatuko errentak igotzen, ekonomia hobetu egin delako.

Badirudi berriro ere koiunturaren diktadurapean gaudela politika publikoetan. Epe laburrera gobernatzen eta erabakitzen da. Badirudi ez dagoela 18 hilabetetik gorako etorkizunik; horrela, epe luzerako politiken plangintza eta betearazpena desagertu egin dira jardun publikotik.

Eskerrak kenkari autonomikoak dauden, zeinak, Euskadiren kasuan, antza denez, irauten duten egungo koiunturan.

Informazio gehiago, hemen:

http://economia.elpais.com/economia/2014/06/26/vivienda/1403790526_405022.html

http://www.elconfidencial.com/vivienda/2015-05-22/los-impuestos-ocultos-inflan-un-25-el-precio-de-la-vivienda_851758/

http://www.bolsamania.com/declaracion-impuestos-renta/desgravar-por-la-vivienda-habitual/

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.