Banketxeek kredituak eman behar dituzte, eta etxebizitzen prezioak arrazoizkoagoak bihurtu dira. Hala eta guztiz ere, familiaren kaudimena aztertzerakoan, zuhurtzia da nagusi, eta horrek, arriskuarekin batera, eragin nabaria izan du hipotekak sinatzerakoan, azken hilabeteetan.
Analista askok besterik ikusi nahi badu ere, zenbakiak argigarriak dira oso: EINen azken datuen arabera (2014ko azarora arteko datuak), joera ia-ia laua da.
2013ko lehen hamaika hilabeteetan, hiri-etxebizitzei dagokienez, ondasun higiezinen 187.321 hipoteka sinatu ziren (guztira, 18.720 milioi euro); aldiz, 2014. urtean, aldi berean, % 0,18 hipoteka gutxiago sinatu ziren: 86.992 hipoteka; guztira, 19.052 milioi euro (% 1,77 +).
Nolanahi ere, hiri-etxebizitzak bakarrik hartzen ez baditugu, hots, hipoteka-finantziazioa eskuratu duten funts guztiak hartzen baditugu (landatarrak eta hiritarrak – orubeak, etxebizitzak, bestelakoak-), gora egin du aldi horretan sinatutako hipoteken zenbatekoak, eta % 8,73ko hazkundea izan du (nahiz eta hipoteka-kopurua % 5 jaitsi).
Datu hotz horiek gorabehera, banketxeek, ez oso aspaldi egindako akatsak ekiditeko, familia kaudimendunei eskaintzen die finantziazioa, hots, hilean 2.000tik 3.000 eurora bitartean irabazten dituzten eta urtean pentsio-planen batean ekarpenen bat egin dezaketen familiei, betiere, hipotekaren hileko kuotak familia horien diru-sarren % 30 gainditzen ez badu.
Ildo horretatik, Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedradun Jon Leonardok duela gutxi baieztatutakoaren arabera, EAEko herritarren % 10ek bakarrik betetzen dituzte baldintzak hipoteka-mailegu bat eskuratzeko.
Beraz, post honen hasieran genioen bezala, joka dezagun zuhurtziaz, zuhurtzia handiaz.
Informazio gehiago:
http://www.ine.es/jaxi/menu.do?type=pcaxis&path=%2Ft30%2Fp149&file=inebase&L=