KONSTITUZIO AUZITEGIAK KATALUNIAKO PISU HUTSEN GAINEKO ZERGAREN KAUTELAZKO ETETEA KENDU DU

24/10/2016

Konstituzio Auzitegiak, joan den maiatzaren 3an, Kataluniako Parlamentuak onartu zuen eta uztailaren 21eko 14/2015 Legean babestuta dagoen Etxebizitza Hutsen gaineko Zerga eten zuen, 5 hilabeteko epe luzagarri baterako.

Duela gutxi, goi-auzitegiaren osoko bilkurak kautelazko etetea kentzea erabaki du, baina horrek, ordea, ez du aukerarik ematen azken emaitza iragartzeko; izan ere, auzia ondorengo epai irmoaren bidez ebatziko da.

Etxebizitzaren jabetzaren gizarte eginkizuna ez betetzeak zergapetzen du zergak, bi urtez baino gehiagoz hark kausa justifikaturik gabe hutsik irautea izanik eginkizun hori ez betetzea.

Higiezinen jabe diren pertsona juridikoak zergapetzen dira eta azalera erabilgarriko metro karratuen arabera, urtean gutxieneko 800 euroren eta 2.400 euroren artekoa izan daiteke.

Zerga finalista da eta etxebizitza-planek babestutako jarduerak finantzatzeko erabiltzen da, hura bildu den udalerriak lehenetsiz. 2015eko martxoan lehen aldiz likidatu diren sarrerak 11,3 milioi eurokoak izan dira eta 2016rako 14,3 milioira iristea aurreikusten da.

Gogoratu behar da ekainaren 18ko 3/2015 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzarena ere kautelaz eten zuela Konstituzio Auzitegiak aurtengo apirilaren 12an, zenbait artikulutan. Hor, hain zuzen ere, etxebizitzaren gizarte eginkizuna hura era iraunkorrean eta justifikaziorik gabe hutsik egoteagatik ez betetzea jasotzen zen, bi urtetik gorako aldian zehaztuta eta, noski, etxebizitza hutsaren saria ere bai.

Euskal Legearen kasuan, 10 euroko zenbatekoa ezartzen da metro karratu erabilgarri eta urte bakoitzeko, eta urtean % 10 igotzen da gehienez hasierako zenbatekoa halako hiru izan arte.

Gure kasuan ere, sarrerak (oraingoz inoiz posible izan ez direnak) finalistak lirateke, etxebizitzako politika publikoak finantzatzeko erabiliko bailirateke. Eta pertsona juridikoak nahiz fisikoak zergape litezke.

KAren hurrengo mugimenduei adi jarraitu beharko da.

 

Informazio gehiago:

http://www.deia.com/2016/04/16/sociedad/euskadi/la-ley-de-vivienda-suspendida-de-forma-cautelar

http://ccaa.elpais.com/ccaa/2016/09/26/catalunya/1474914459_793286.html

http://www.expansion.com/juridico/sentencias/2016/09/26/57e94eab468aeb25278b464f.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.