Etxebizitzako Behatokiaren aurreko artikuluan, etxebizitzaren prezioaren azkenaldiko bilakaerari erreparatu genion, nola amiltzen ari den etengabe, baina inoiz behea jo gabe.
Post berri hau ere ideia hori azpimarratzera dator: hurrengo 15 urterako aurreikuspen latzek adierazten dutenaren harira, sektoreko profesional asko pentsatzen hasita daude ez ote garen urruneko Japoniako higiezinen sufrikariora hurbiltzen ari apurka.
Izan ere, egunsentiko eguzkiaren herrialdearekiko paralelismoak gero eta serioago hartu beharrean gaude erreferentziatzat, krisiaren hasieran anekdota hutsa edo exotismoa hutsa baziruditen ere; 7 urteko oinazearen ondoren eta oraindik depresioaren tuneletik irten ezinik baikaude orain.
Japonian 12 urte daramate etxebizitzaren prezioa etengabe galtzen eta galtzen, 90eko hamarkadan hasi eta orain arte dirauen higiezinen burbuilaren ondorioz; eta hango krisiaren genesia hemengoaren antzekoa da oso (higiezinen burbuila lehertzeak eragindako krisi finantzarioa).
Hango gobernuak ezarri dituen neurriek ez dute lortu, oraingoz, adierazleak alderantziz jartzerik: prezioek beherako joera daukatela erakusten dute oraindik.
Japan Real Estate Institute higiezinen institututik ateratakoa da grafiko hau:
Gure kasuan, gero eta hurbilagoak dira paralelismoak, arriskuan gara, dagoeneko bide japoniarrean goazelako: higiezinen burbuilatik hasi, eta etxebizitzaren prezioaren gainbehera arte.
Analista batzuentzat, depreziazioa, krisia hasi zenetik hona % 30 arte ere hasi dena, oraindik ere gehiago haziko da hurrengo 5 urteetan, beste % 30; gainera, ez dirudi bide horretatik ateratzeko moduan izango garenik datozen 15 urteetan.
Hala, 2008-2027 urteen arteko aroa, analista horien iritzian, etxebizitzaren prezioa etengabe jaisten ikusiko duen aroa izango da, eta higiezinen merkatua asko doitu beharko da.
Gure behategiak ezinbestean hartu behar ditu gogoan halako txostenak, eta adierazten dutena zuhurtziaz aztertu.
Edonola ere, badakigu gero eta etxe gutxiago behar direla azkenaldian, Euskadin, urtebetean, 10.200 herritar gutxiago ditugulako jada: 2.184.696 biztanletik 2.174.474 biztanlera jaitsi gara, % 0,5eko atzerapena, 2000. urtetik hona sekula ikusi gabea.
Biztanleak urritzea eragin duen arrazoia, nagusiki, immigrazioa atzera bueltatu izana da: gaur egun 129.673 dira immigranteak hiru lurraldeetan, baina 151.000 baino gehiago ere izan ziren 2012an.
Nolanahi ere, badirudi 2014. urtean adierazle ekonomikoek gorakadatxoa izango dutela eta enplegua ez dela hainbeste suntsituko, eta litekeena da ordutik aurrera ikuspegia ez izatea hain latza epe labur eta ertainerako.
Argibide gehiago:
Iruzkinak itxita daude hemen.