HIGIEZINEN ARLOKO UBER-AK

26/07/2017

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eboluzionatu egiten dute eta agertoki berriak sortzen dituzte; horietako batzuek aldaketa ekonomiko eta sozial garrantzitsuak eragiten dituzte, eta beste batzuek, berriz, ohiz kanpoko aukerak sortu.[i]

Duela urte batzuk zientzia-fikzioaren itxura hartuko geniekeen e-administrazioari, bertako ikasle digitalei, errealitate birtualari edo modu autonomoan gidatzen duten autoei.

Geldiezina dirudien mundu batez ari gara, eta arauen eta egokitze-gaitasunaren aurretik doa beti (gogoratu Airbnb edo Uber kasuak). Haustura handiak eta gaitzespena eragiten ditu kaltetu gertatzen diren sektoreetan.

Negozio-nitxo berriak betetzeko beharko den enplegua oso ugaria izango da. Batzuk 350.000 lanpostu baino gehiago beharko direla iragartzera ausartu dira. B aldean, ordea, zuzenean inplikatuta egonda ere beren sektoreko tren teknologikoa hartzeko gai ez direnak ere baditugu.

Enplegu gehien big dataren, zibersegurtasunaren eta aplikazioen eremuan sortzea espero da.

Hain zuzen ere, dagoeneko erabiltzen dira teknika estatistikoak higiezinen sektorean erabakiak hartzen lagunduko duten patroiak antzemateko. “Low cost” higiezinak edo “proptech” (Property + Technology) esaten zaie, zeinak dagoeneko ari diren sektoreko agente tradizionalenen ezinikusia jasotzen.

Proposamen oso erakargarria eta merkea ekarri dute, eta, gainera, higiezinen web-plataformak erabiltzen dituzte erakusleiho orokor gisa. Eta geratzeko asmoz etorri dira.

Betikoekin duten lehia ikaragarria da: haien irabazi-ehunekoa askoz ere txikiagoa da; izan ere, ohikoek salmentaren % 3 eta 5 bitarte irabazten dute; Proptech deiturikoek, aldiz, 500 eta 1.000 euro artean kobratzen dute batez beste, salerosketa zenbatekoa edozein dela ere, eta, gainera, eragin gehien duten web-orrialdeetan iragartzen direnez etxebizitzak, milaka bisita birtual izaten dituzte. Horretaz gain, erosketa-prozesu osoan aholkularien laguntza izaten da, beharrezkoak diren legezko agiri guztiak prestatzen dituzte, higiezinaren balioespena egiten dute, argazkiak atera eta etxebizitzaren plano profesional bat ere egiten dute.

Gaur egun, horrelako gehienak Bartzelonan eta Madrilen daude, baina zabaltzen jarraitzeko asmoa dute, ez baitute lokalik behar jendaurrean agertzeko (guztiak web bidez jarduten dute), eta, horrenbestez, errazagoa da, eta, batez ere, askoz ere merkeagoa edonon sartzea.

Merkatua berriz ere mugitzen hasi denean eta irabaziak sortzen, iritsi da higiezinen agentzia mota hori. Momentuz, salmentari egin diote eraso eta ez alokairuari, baina pentsatzekoa da gutxi barru (bidaia-agentziekin gertatu den bezala) izango dutela haien laguntza gardena, gehiengoduna eta, batez ere, merkea eskatzen duenik.

 

Informazio gehiago:

https://www.fundaciontelefonica.com/arte_cultura/publicaciones-listado/pagina-item-publicaciones/itempubli/558/

http://www.economiadigital.es/tecnologia-y-tendencias/mercado-digital-necesita-350-000-trabajadores_411693_102.html

http://propertista.com/#tarifas

https://www.housell.com/como-funciona/

https://cliventa.com/preguntas-frecuentes

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2017/07/17/midinero/1500316941_980206.html

 

[i] “ekonomia digitalaren hazkunde-aukera ahalik eta gehien aprobetxatzea. Espero da merkatu digital bakarrak 415.000 milioi euro ekarriko dizkiola urteko Europako ekonomiari, eta, era beran, enplegua sortu eta zerbitzu publikoak eraldatuko dituela.” Espainiako Informazioaren Gizartearen txostena, 2016. Telefónica fundazioa.


Utzi erantzuna Fernando(r)i Utzi erantzuna

Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.