Jabetza-erregistratzaileek hipotekei buruz egindako azken estatistika 2012ko laugarren hiruhilekoa da. Bertan ikus daiteke 2008tik hona zein gainbehera handia gertatu den, 31.421etik 16.871era pasa baitira, %46eko beherakada alegia.
Hala ere, datuak oso ezberdinak dira, etxebizitza libreez ari garen edo etxebizitza babestuez ari garen. 2008an, Espainian, etxebizitza libreen gaineko 26.000 hipoteka baino gehiago erregistratu ziren; etxebizitza babestuen gaineko hipotekak, aldiz, ez ziren 5.000 iritsi, hau da, kopuru osoaren % 20 baino gutxiago. Guztiarekin ere, etxebizitza babestuen hipotekek gorabehera gutxiago izan dituzte, orekatsu samar eutsi baitiote azken bost urteetan: batez beste 4.500-6.500 inguruko tartean egon da, hau da, % 4ko aldea 2008. urtearekin konparatuta.
Etxebizitza libreak, ordea, ekonomia eta finantza krisi latza nozitu duenez, askoz ere beherakada handiagoa izan du, eta horren ondorioz % 54tik gora murriztu dira 2012an formalizaturiko hipotekak.
Urtez urte aztertuta ere, ikusiko dugu urtealdi batzuetan oso gorabehera handiak daudela Euskadiko etxebizitza-hipoteken kopuruetan, ia % 30ekoak.
Lurralde historikoen arabera, badirudi Bizkaia dela bilakaera txarrena izan duena, 2008ko 16.000 hipoteketatik 2012ko 6.300 pasatxoetara igaro baita, hots, % 60ko beherakada.Bigarren tokia Gipuzkoa egongo litzateke, % 40ko murrizketarekin, eta gero Araba, % 17rekin.
Iruzkinak itxita daude hemen.