Ekainaren 25ean, Estatu Batuek New Yorken duten egoitza aukeratu zuten Zerbitzu Publikoen 2012ko eguna ospatzeko eta 2012 Zerbitzu Publikoei sariak (UNPSA) banatzeko ekitaldia egiteko.
Apirilean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak bikaintasun publikoko sarien deialdira aurkeztu zen, 3. kategorian: “Fostering Participation in Policy-Making Decisions through Innovative Mechanisms” kategorian, “Etxebizitzan, iritzi guztiak dira garrantzitsuak” proiektuaz. Etxebizitzako herri-politikak diseinatzean herritarrek parte hartzearen aldeko apostu berritzailea jasotzen du proiektu horrek, eta lehenengo saria lortu du.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila konbidatu zuten NBEren Batzar Nagusiko sarrerara joan zedin, sariak banatzeko ekitaldira. Ekitaldia Sha Zukang Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako idazkari nagusiak zuzendu zuen, eta hunkigarria eta inspiratzailea izan zen.
Hurrengo egunetan, Euskadiko ordezkaritzak aukera izan zuen sarira aurkeztu ziren gainerako herrialdeetako ordezkaritzekin proiektua partekatzeko, eta, horrela, hainbat ikuspegi jaso, eta, mekanismo berritzaileen bidez politika egiteko denen modu berriak ezagutu, eta aberasteko.
Nazio Batuek zerbitzu publikoari ematen dioten UNPSA saria da zerbitzu publikoan bikaintasuna aitortzeko nazioarteko saririk entzutetsuena. Mundu osoko herrialdeetan, administrazio publikoa eraginkorragoa eta sentiberagoa izateko erakundeek egiten dituzten ekarpenak eta sormen lorpenak saritzen ditu.
Edizio honetan, 471 proiektu aurkeztu dituzte 70 herrialdek baino gehiagok, kategoria guztietan. Hori dela eta, are garrantzitsuagoa da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak herri-politikak sortzeko orduan herritarrek parte hartzeko egiten duen lana onartzea.
Informazio gehiagorako: