EUSKADI, HIGIEZINEN KRISITIK ATERATZEKO PRESTATUA DAGOEN ERKIDEGOA

06/06/2012

Castelló, Toledo eta Almeria dira biztanleko etxebizitza-kopuru handiena duten erkidegoak. Batez besteko kopurua 16,92koa da, Valentzian asko igotzen du, 76,58 arte, eta beste bi probintzietan hogeita hamar baino gehiagora iristen da.

Toledok esaterako, 697.000 biztanle ditu eta 26.000 etxebizitza saldu gabe.

Beste muturrean daude Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Galizia eta Madril. Erkidego hauetan, higiezinen jarduera hasi da gora egiten eta alorrean poza pizten.

Izan ere, aipatutako autonomia erkidego horiek oso ondo daude kokatuta higiezinen krisialditik ateratzeko, eta  duten egoera ekonomikoa, langabezia-tasa eta higiezin-oinarriak kontuan hartuta, ematen du errazago aterako direla.

Bizkaian etxebizitza berrien stocka oso urria da, 4.000 etxebizitza inguru baitaude saldu gabe. Aholkulari ospetsu batek sinatutako azterlan batean azpimarratzen den bezala, “ekonomiaren balizko ziklo-aldaketa baten aurrean, Bizkaiak izan beharko luke etxe berriak eraikitzen lehenengoetariko probintzia, aipatutako eskasiagatik, alegia”

Higiezinen boom txikiena izan duten autonomia erkidegoetako bat da Euskadi, eta ziklo-aldaketa gutxien nabaritu duena. Gainontzeko erkidegoetan baino langabezia-tasa txikiagoa eta produkzio-sistema anitzagoa izanik, higiezinen indizeak ere ezberdinak dira Euskadin.

Etxebizitzako Behatokiaren web orrian argitaratutako “Eraikuntzaren txostena 2000-2020” azterlanaren arabera, gainontzeko autonomia erkidegoekiko Euskadik duen egoera erabat atipikoa da:

“Harrigarriak da, lehenago esan bezala, Euskadiko etxegintza-maila. Izan ere, krisiaren hasieran zein 2011n etxebizitzen DEFIZITA zegoen, hau da, barne-eskariari aurre egiteko “ohikoa” behar zuen etxebizitza-kopurua baino gutxiago zegoen eraikita. (…) Oso ikuspegi ona, zalantzarik gabe, epe ertainean eta epe luzean”

 

Argibide gehiago:

http://www.contenidos.servicios.jakinaplus.ejgvdns/r41-ovad02/es/contenidos/informacion/ovv_a_pc_construccion/es_ovv_admi/ovv_a_pc_oc.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.