Euskadi da babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko autonomia erkidego onena

05/03/2012

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak urteak daramatza autonomia erkidegoen arteko azterlan konparatiboak egiten, etxebizitza erosteko finantza ahaleginei buruzkoak.

Honako hau izan da helburua: etxebizitza-prezioen eta soldaten egoera egiaztatu, ikuspuntu erraz batetik abiatuta, eta euskal testuingurua gainerako autonomia erkidegoekin lotzea.

Txosten honek eta  Etxebizitza Sailburuordetzak esku artean dituen beste azterlan eta adierazle batzuk osatzen dute Euskadiko babespeko etxebizitzaren gehieneko prezioak finkatzeko oinarria.

Sustapen Ministerioak hiru hilero biltzen ditu etxebizitzen m2 bakoitzeko prezio guztiak, ATASAk (Balioespenerako sozietateen elkargo profesionala) zentralizatutako tasazioak kontuan hartuta. Datu horien arabera, autonomia erkidegoka egindako konparazio-taularen erditik gorako postuan legoke Euskadi babes publiko etxebizitzaren m2-aren prezioari dagokionean, baina ekonomikoki antzerakoak diren Madril, Katalunia, Nafarroa, Balearrak eta Asturias bezalako eskualdeen atzetik. Horietan denetan, 1.240 €-tik gorakoak dira prezioak.

Izan ere, Euskadin babestutako etxebizitza bat eskuratzeko, batez beste, 96.000€ behar dira. Madril, Katalunia, Nafarroa edo Balearretan, ostera, 100.000€-tik gora ordaindu behar da babes publikoko etxebizitza bat eskuratzeko.

Euskadi, Kantabriarekin batera, taularen erdigunetik gora dago.

 Tasatutako m2-ko prezioaren adierazlea eskualdeetan jasotzen diren soldatekin erlatibizatzen badugu, emaitza honako hau da: Euskadi da babes ofizialeko etxebizitza bat erosketa erregimenean eskuratzeko autonomia erkidego onena.

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, euskaldunak daude jasotako soldaten taularen buruan, 2.192 €-rekin, batez beste. Diru-sarrerak konputatzerakoan soldaten kostua hartzen da kontuan, hau da, oinarrizko soldata, osagarriak, aparteko orduengatiko ordainketak, aparteko ordainketak eta atzeratutako ordainketak, zenbateko gordinetan.

Atzetik daude Madril (Euskadirekin batera 2.000 €-k gainditzen dituen bakarra), Nafarroa, Katalunia eta, urrutixeago, Asturias 1.767 €-rekin.

BOEren prezioaren gainean urteko soldatak duen estalduraren adierazlearekin argitu nahi dena da, soldata osoa etxea ordaintzeko erabiliko balitz, etxearen ordainketak diru-sarrerekiko zein portzentaje hartuko lukeen.

Gezurrezko adierazlea da, ohikoa ez den egoera baita argi eta garbi, baina informazio oso baliotsua ematen du babestutako etxebizitza erosketan eskuratzeko egiten den ahalegin ekonomikoari buruz.

Kasu honetan, Euskadik du estaldura-portzentaje altuena, %27,4, hain zuzen. Gero datoz Extremadura (bertako BOE prezioa da baxuena, ez baita 870 €/m2-ra iristen), eta urrutixeago Madril eta Gaztela eta León %23arekin

Portzentaje horri interpretazio bat emanda, esan genezake Euskadin soldata osoa etxea ordaintzeko erabiliz gero, erosi eta laugarren urtea amaitu baino lehen etxea ordainduta legokeela. Kanarietan edota Balearretan, adibidez, 5 urte beharko lirateke.

Ondorio gisa, Espainiako autonomia erkidego guztien artean, Euskadik du eskuragarritasun-ratiorik onena babes publikoko etxebizitza bat erosteko.


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.