ETXEBIZITZEN GIZARTE FUNTSA

30/06/2016

Hipoteka-betearazpenen ondoriozko etxebizitza-galerari aurre egin nahian Gobernu zentralak legegintzaldiaren hasieratik bultzatu dituen presako neurrien multzoan daude bai Jardunbide Onen Kodea bai Etxebizitzen Gizarte Funtsa.

Etxebizitzen Gizarte Funtsak ez duela abiadarik hartzen maiz adierazi izan dugu blog honetan, programa hasi zenetik:

Ez epea luzatuta (2017ko urtarrilaren 17ra arte luzatu da) ez baldintzak aldatuta ez da biderik eman pertsona behartsuenek Funtseko etxebizitzak eskuratu ditzaten.

Programaren hasierako 5.891 etxebizitzetatik oraindik 2.116 etxebizitza daude esleitzeko. Balantzea ez da pozgarria, eta ezin ditu ezkutatu bere jardunbidearen inguruko arazoak. Emaitza kaxkar hori ulertzen zaila da, atzean egoera lazgarriak baitaude konponbidearen zain. Bistan denez, arazoen konponbidea ez da begira egotea itxaroten.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, antza denez 43 etxebizitza baino ez dituzte esleitu gabe: 14 Araban, 18 Gipuzkoan eta 11 Bizkaian. Hasierako hornidura ere ez zen handia, 100 bat etxebizitza ziren.

Hain zuzen, Sareb-ek ere (banku txarra deritzona, bankuen berregituraketatik datozen aktiboak kudeatzeko sortua) ez du Etxebizitzen Gizarte Funtsean parte hartu nahi, Herriaren Defendatzaileak horrela eskatu dion arren, milaka etxebizitzaren jabe eta higiezinen merkatuko estratega zentrala izanda posizio nagusia duelako.

Europar Batasunetik Administrazio zentralari gero eta zorrotzago egiten ari zaizkio oharrak gai horri buruz: hipoteka-zordunen babesari buruzko legea onartu zenean bideratzen ari ziren hipoteka-betearazpenen aurkako errekurtsoa jartzeko, Espainiako legeak hilabeteko epea ezartzen du, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman berri duen epai batek dio epe horrek ez duela bermatzen “eskubide horren erabilera eraginkorra”, eta, beraz, Europako legeriaren aurkakoa dela. Eta Europako Batzordeak Espainiari espedientea egin dio bere hipoteka-legeriarengatik, kontsumitzaileekiko kontratuetako abusuzko klausulen gaineko Europako zuzentarauan ezarritako baldintzak betetzen ez dituelakoan.

Azken batean, badirudi zer hobetu asko dagoela fede oneko zordunak babesteko egungo sisteman.

Argibide gehiago:

https://www.fondosocialdeviviendas.es/

http://imserso.es/imserso_01/fsva/index.htm

http://www.20minutos.es/noticia/2683334/0/ministerio-economia/rechaza-sareb-participe/fondo-social-vivienda/

http://cincodias.com/cincodias/2016/04/28/mercados/1461841896_976754.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.