ETXEBIZITZAREN HAMAR AGINDUAK EUSKADIN

25/09/2017

Hamar aginduak printzipio etikoen eta gurtze printzipioen multzoa dira, non jarraibideak eta debekuak ezartzen baitira.  Jainkoaren agindu hautsiezinak, malgugaitzak eta aldaezinak.

Orain dela urte batzuk etxebizitzaren inguruko mantra asko ez zuen inork zalantzan jartzen, ez analistek ez jende xumeak, baina dena aldatu da eta erreferentzia berriak behar ditugu.

Hala ere, Euskadin indar ideia berriak sendotzen ari dira eta errealitate berriak sortu, eta kontuan hartu beharko genituzke, etxebizitzaren politika berriak definitzeko garaian.

Erlijioa zeharo errespetatuta, hauexek dira etxebizitzari buruzko gure hamar agindu berri laikoak:

 

  1. ETXEBIZITZA IZATEKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOA BERMATZEA, PARKE PUBLIKORA ALOKAIRUAREN BIDEZ SARTZEA ERRAZTUZ EDO ALDI BATERAKO ALTERNATIBA GISA, ERRENTA ORDAINTZEKO DIRU LAGUNTZA EMANEZ. TALDEAK ETA ERABILERAK NAHASTUKO DITUZU GETHOAK SAIHESTEKO. Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan inskribatutakoen % 82k baino gehiagok alokairua nahiago du.  Hala ere, alokairu gutxi daude Euskadin oraindik: EAEko biztanleen % 11,6 bakarrik bizi da alokairuan (Bizi-baldintzei buruzko 2016ko Inkestaren datuen arabera), hots, estatuaren batezbestekoa (% 16,3) baino gutxiago, eta 28 herrialdeen Europako Batasunarena (% 29) baino askoz gutxiago.

 

  1. BEHARRA DUTENEI BABESPEKO ETXEBIZITZA ESKURATZEKO AUKERA BERMATZEA. Babespeko etxebizitzen eskaera ia erdira jaitsi da 2008tik.  Krisiaren ondorioak gainditu behar dira, izan ere, babespeko etxebizitzak populazioaren talde zehatz batzuetarako eraiki ziren eta euren eskaera asetzen saiatu behar da, eurok etxebizitza eskuratzeko benetako eta egiazko duten alternatiba bakarra baita.

 

  1. PERTSONEN EMANTZIPAZIOA ERRAZTEA. Etxebiden inskribatutako pertsonen % 60 emantzipatuta dago. Emantzipazio prekarioaren ordez emantzipazio iraunkorra ezarri behar dugu.  Alokairu publiko eskuragarriak prezio mugatuan eskatzen dituzte.

 

  1. BIZILEKUAREN BEHAR GORRIAN DAUDEN PERTSONA KALTEBEREI MUTURREKO EGOERETARAKO KONPONBIDEAK ESKAINTZEA. Euskadi azkenetariko autonomia-erkidego bat da hipoteka exekuzioko judizio prozeduren ondoriozko etxe kaleratzeak gauzatzeri dagokionez (256 2016an; Andaluzian, berriz, 5.200 edo 4.400, Katalunian). Hala ere, bizilekuaren behar gorrian daudenei lehentasuna eman behar zaie etxebizitza eskura dezaten, bizileku konponbide alternatiboa emanez.

 

  1. HUTSIK DAUDEN ETXEAK MERKATURATZEA ALOKAIRU SOZIALERA BIDERATUTA BATEZ ERE. Euskadin 100 etxebizitzatik 8 bakarrik daude hutsik, eta erdiak alokairu sozialerako erabil litezke.  Hutsik dauden etxebizitzak merkatura bideratu behar dira, alokairura batez ere, etxebizitzak zaharberrituz edo hutsik dauden etxeak merkaturatzeko bitartekaritzako programa publikoak sustatuz.

 

  1. ITEAK BULTZATZEA, ERAIKINAK ARTATZEKO LANAK SUSTATZEA, ETA ERAIKINAK HOBETZEKO LANAK SUSTATZEA, IRISGARRITASUNA, EFIZIENTZIA ENERGETIKOA, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA UR AURREZTEA BIDERATUZ. Euskadik Europako hegoaldeko eraikinen parkerik zaharrena du. EAEn 163.642 eraikin daude eta horietatik % 43 1961 baino lehen eraiki zen; beraz, zaharberritzea eta ikuskaritza teknikoa funtsezkoak dira epe motz eta ertainera.

 

  1. URTEKO ETXEBIZITZA PROGRAMAREN ZUZENEKO GASTU PUBLIKOAREN % 80 ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA ESKAINTZA PUBLIKOA SUSTATZEKO ERABILTZEA. Euskadiko Etxebizitzari buruzko Legearen arabera, hiri birgaitzera bideratutako baliabideak salbuetsita, etxebizitzaren arloko gainerako baliabide publikoen % 80 alokatzera bideratu beharko dira.

  

  1. ESKATZEN DUENARI BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZAK JABETZAN ESKURATZEA AHALBIDETZEA, BALDIN ETA AHAL BADU ORDAINDU. ALOKAIRUEN PREZIOAK ARAUTZEA MERKATUAREN ERRENTA PREZIOAK DIBERTSIFIKA DAITEZEN, ETA, BEHARREZKOA DENEAN, TALDE SOZIAL KALTEBEREK ALOKAIRUAK ESKURATZEA BERMATZEKO, ABAGUNE BAKOITZAREN ARABERA ETA TOKIAN TOKIKO. HIRI GENTRIFIKAZIOA SAIHESTEA. Gazteek etxebizitza jabetzan eskuratzeko behar duten soldataren zatia 2007an % 98,9 zen, 2015ean, ordea, % 53,4.  Baina beste kontu bat da ea hipoteka lor dezaketen, betekizunak, bermeak eta eskatutako aurrezki maila gogortu baitira. Alokairuko etxebizitzaren merkatuaren bilakaera ez da hain ona izan, soldatapeko gazteek etxebizitza eskura dezaten.  Alokairuaren batezbesteko errenta oso gutxi jaitsi da atzeraldi honetan; izatez, azken urteetan alokairua garestitu da.  Hori dela eta, alokairuko etxebizitza eskuratzeko kostua ez da 2007tik merkatu, izan ere, 2015ean, % 63,8 izan da, hots, jabetzapeko etxebizitza librea eskuratzeko kostua baino hamar puntu garestiagoa.

 

  1. GAZTEEI LEHENTASUNEZ ESLEITZEA BABESPEKO ETXEBIZITZAK, EMANTZIPA DAITEZEN ETA EUSKADI POPULAZIOAREN ZAHARTZE PROZESUARI AURRE EGITEN HASTEKO. Erosketa erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen esleipenen erdien onuradunak 35 urtetik beherakoak izan ziren 2016an, eta babes ofizialeko alokairuko etxebizitzen parkearen bisatutako kontratuen % 21 eskuratu zuten 2016an.

 

  1. ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN BABES OFIZIALEKO SAILKAPENA BIZI OSOKOA IZATEA.  Euskadin etxebizitza publikoen babes ofizialeko sailkapena bizi osokoa da, eta horrelakorik duen autonomia-erkidego bakarra da.  Balear Uharteak neurri hori ezartzen duen bigarren autonomia-erkidegoa izango da, baldin eta aztertzen ari diren etxebizitzaren legea onartzen badute.

 

Informazio gehiago:

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/r41-ovhome/es/

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/contenidos/nota_prensa/ovv_v_vv_np_2015/es_v_sd_sv/adjuntos/vv2015_np.pdf

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_jovenes17/es_ovv_ana/adjuntos/jovenes.pdf

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_administracion_evpol_15/es_ovv_admi/adjuntos/evaluacion_vivienda_2015.pdf

 

 

  • Según uno de los informes aquí citados, el salario medio de la población “joven” se encuentra algo por debajo de los 1000 euros; y según el texto publicado en esta entrada, el coste de acceso a la vivienda en propiedad para la población joven era “del 53,4% en 2015”,

    El 53,4% de 1000 euros son 534 euros que destinar a pagar el importe de la hipoteca (tras haber aportado de entrada en torno al 20% de entrada). A esos 534, hay que sumarles los gastos fijos: agua, luz, comunidad, alimentación, … Es fácil destinar a eso no menos de unos 200 euros (probablemente sea más). Quedarían, aproximadamente, otros 200 euros para lo demás: comprase alguna prenda de ropa, tomar un café con algún amigo y tratar de ahorrar.

    No hace falta hacer muchas cábalas para adivinar que esa persona ha firmado su propia esclavitud por deudas al contratar una hipoteca. Aun teniendo un techo que considerar (más o menos) suyo, está condenada a depender de los demás para salir adelante. Cualquier imprevisto lo dejaría al pie de los caballos, a merced de la buena voluntad y de los recursos económicos de su familia; o, en el caso de los menos afortunados, de la disponibilidad de un crédito (que no le va a ser fácil conseguir).

    Ésa es la vida que le espera a un “joven” vasco que se ajuste al perfil que describen los datos estadísticos. Los hay que pueden afrontar una hipoteca por sí solos sin sentirse absolutamente asfixiados, sí; pero, al observar mi entorno, descubro que son mucho menos numerosos de lo que sería deseable: abundan entre los “propietarios” los que han pagado el piso, total o parcialmente, con el dinero de sus padres (opción compatible con una V.P.O. hasta donde yo sé, por cierto); los que residen en pisos generosamente cedidos, gratuitamente o a un precio simbólico, por allegados (incluso parejas que no pueden permitirse otra cosa); los que comparten piso por habitaciones con varias personas, incluso a pesar de no ser ya tan jóvenes o de no serlo desde hace tiempo, …

    Hacerse cargo de una hipoteca sin una pareja sin pasar bastantes dificultades es poco habitual; y vivir de alquiler, una auténtica rareza, dados sus precios. Y aún hay más: incluso entre los relativamente pocos que pueden vivir en un piso que no les asfixia, es cada vez más habitual la intranquilidad. Incluso los que disponen de mayores salarios se plantean, cada vez más a menudo, la posibilidad de tener que salir de Euskadi debido a las condiciones laborales en proceso de deterioro, a la permanente amenaza de la inestabilidad o a la falta de incentivos salariales y profesionales.

    Si sumamos esa última variable a este análisis de “andar por casa”, la conclusión es que la hipoteca es una opción mayoritariamente desaconsejable aunque sea la más llevadera económicamente a corto plazo.

    Los alquileres a precios asequibles (que, hoy por hoy, no existen) se ajustan mucho más, en mi opinión, a la realidad socioeconómica de la “juventud”, y también de la no ya “tan juventud”: hoy por hoy, pocos pueden garantizar que vivirán en el mismo sitio y en las mismas condiciones dentro de cinco años, ya que la idea de que los salarios dejan de ser bajos a medida que se cumplen años también es, hoy por hoy, un “mantra”: la precariedad ha llegado para quedarse; y las personas mayores de 35 años que han visto drásticamente reducidos sus ingresos en los últimos años no son una mera anécdota (no dispongo de estadísticas, pero el día a día está ahí).

    Gracias por su atención.


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.