ETXEBIZITZAREN EUSKAL BEHATOKIA FINALISTA DA DAGOENEKO ERHIN 2019 SARIETAN

06/05/2019

Europako Etxebizitza Arduratsuaren 2019ko Sariketan (European Responsible Housing Awards), Europan dagoeneko agertzen ari diren ereduzko ideia eta jarduera hobe eta berritzaileak nabarmentzen dira.

2014an ekin zion bideari Europar Batasunak finantzatutako ekimen horrek, eta, hasieran, arrazoizko etxebizitza sozialaren sektoreko Erantzukizun Sozial Korporatiboari heltzen zion batez ere; alabaina, eraldatu egin da, eta, gaur egun, etxebizitza publiko, sozial eta kooperatiboko agenteak Europa mailan lehiatzeko eta sariketaren bost kategorietan beren lorpenak, berrikuntzak eta jarduera hobeak erakusteko aukera bakarra bihurtu da.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak (EEB) “Let´s talk about housing” proiektua aurkeztu du «Aliantza estrategikoak eraikiz, lankidetza irekia sustatuz» kategoriaren barruan; izan ere, honako helburu hau daukaten proiektuak sartzen dira bertan: «maizterren eta egoiliarren parte-hartze ofizial eta egituratua indartze aldera enpresa-kudeaketa eta -etika hobetua, gardena eta arduratsua ziurtatzeak interesdun alderdi egokien arteko lankidetza eta komunikazioa irekitzea dakar; hots, hauen arteko elkarlana areagotzea: maizterren tokiko agintariak eta egoiliarren elkarteak, tokiko enplegatzaileak, enpresak, eskolak, zerbitzu-hornitzaileak, gizarte zibila eta abar».

EEBk herritarren parte-hartzearen aldeko apustu irmoa islatu nahi izan du bere proiektuarekin, etxebizitzako agenteen eta Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean komunikatzeko eta guztiek parte hartzeko konfiantzako egitura solidoa sortzeko unean herritarrek parte hartzeko zentzuan.

Hori dela-eta, Etxebizitzaren 2018-2020ko Plan Gidari berria diseinatzen hastea erabaki zenean, parte hartzeko prozesuetan eta beste eragile batzuekin batera politika publikoak sortzen duen eskarmentu handia tarteko, EEB arduratu zen desberdinekin begirunetsua den prozesu inklusibo bat garatzeaz, non entzuteak, lankidetzan aritzeak, herritarren parte-hartzeak eta politika publikoak agenteen, profesionalen eta euskal herritarren artean diseinatzeak datozen hiru urteetarako etxebizitza-estrategia antolatu ahalko duten.

Komunikatzeko eta parte-hartzeko plataforma baten inguruan antolatu zen prozesua. Bada, Etxebizitza https://etxebizitza.blog.euskadi.eus/es/ du izena plataforma horrek, eta denboran irauteko nahiz aktiboa izateko asmoa dauka, herritarrek, profesionalek eta komunikabideek tresna erraz eta eraginkorra izan dezaten Etxebizitza Sailburuordetzaren bizitza politikoan modu aktiboan parte hartzeko.

Etxebizitzak bizirik dirau. Jarduera, txosten eta albiste interesgarri guztien berri ematen jarraitzen du, bai eta sare sozialetatik entzuten eta herritarren proposamenak eta ideiak jasotzen ere.

Eta, hein batean, hala da, Etxebizitza Sailburuordetzak idazten duen araudi berri, plan edo programa oro islatzen delako Etxebizitzan, herritarrek parte hartzeko prozesu etengabe baten bidez. Eta halaxe gertatzen da argitaratzen duen txosten edo garatzen duen ekimen bakoitzarekin.

Europako Etxebizitza Arduratsuaren 2019ko Sariketaren hirugarren edizioan, non EEB finalista geratu den, Europako 16 herrialdetako 87 proiektu jaso dira.

Ekainaren 6an banatuko dira 2019ko sariak, 2019ko ekainaren 4tik 8ra «Gure planeta, gure hiriak, gure etxeak» leloarekin Lyonen egingo den Etxebizitza Sozialaren Jaialdiaren nazioarteko ekitaldian, eta orduantxe jakingo dugu amaierako emaitza.

Informazio gehiago

https://etxebizitza.blog.euskadi.eus/eu/

https://www.premiosdearquitectura.es/es/premios/39-european-responsible-housing-awards-2019

http://www.responsiblehousing.eu/en/European-Responsible-Housing-Awards/Overview/

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.