ESPAINIAKO ETXEBIZITZAREN POLITIKA PUBLIKOAK ERAGINKORRAK DIRA DAUDEN TOKIETAN?

01/10/2018

Oso galdera zaila da Administrazio Publikoak berak erantzun behar badu; hala ere, beharrezkoa da osotasun intelektuala eta nolabaiteko sinesgarritasuna mantendu nahi badugu.

Behatokian, etengabe galdetzen diogu gure buruari, eta, gainera, datuen gordintasun osoz erantzuten dugu.

Etxebizitzako politika publikoa eta lotutako programak ari gara ebaluatzen 1996tik, eta, askotan, ez gara onik atera.

Horren adibide ona da Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren azken txostena “2013-2017ko etxebizitza babestuaren eskaria eta eskuratze-tasak Euskadiko eremu funtzionaletan”, benetan ematen baitu gure etxebizitzaren apustu publikoaren berri.

Gaur egun, batez beste, 100 biztanleko 3,1 pertsona dago inskribatuta etxebizitza eskatzeko, nahiz eta apur bat gora egin Bilbo Metropolian, Donostian, Zarautzen, Azpeitian eta Mungian.

Eremu funtzional guztietan, erabateko nagusitasuna du alokairu-eskaerak (10etik 8k nahi dute alokairua). Presa eta zailtasun handiko aldez aurretiko agertokian jartzen gaitu egoera horrek.

Eskaintzari dagokionez, etxebizitza babestuaren esleipenak beheranzko joera erakutsi du 2013-2016 aldian. Eta, bakar-bakarrik 2016tik, area batzuen berreskuratzeaz ohartu gara, 2016an erregistratutako esleipenaren gutxienezko mailetara iritsi baitira.

Hortaz, “eskuratze-tasa” izenekoa aztertu behar dugu, zeinak uzten baitu analizatzen etxebizitza babestua eskuratu duten familia-kopurua, urteroko inskripzioen eskariaren arabera.

Oro har, eskuratze-tasak nabarmen txikiagoak dira alokairuan erosketakoak baino, aztertutako area eta urte gehienetan. Arrasaten, Bergaran, Eibarren, Guardian eta Vitoria-Gasteizen soilik lortu dira maila esanguratsuak 2013-2017 aldian, % 6ko urteko kota gaindituz 2013-2017 aldiko ekitaldiren batean.

Beste faktore garrantzitsu bat da emantzipatuta egotea Etxebiden inskribatuta dauden pertsonen % 60. Oso adierazle garrantzitsua da ulertzeko etxebizitza babestuaren eskarian egon diren aldaketak. Etxebiden inskribatuta dauden gehienak ez zeuden emantzipatuta 2009an eta gurasoekin bizi ziren (% 58,1, % 39,6ren aldera 2015ean). Emantzipatutako pertsona horiek alokairu eskuragarria eskatzen dute, nahiz eta ez izan etxebizitza eskuratzeko haien lehen aldia.

Halaber, beharrezkoa da aipatzea ez dela nahikoa etxebizitzaren alokairua produzitzea edo atzitzea, eta prestazioren edo laguntzaren bat jasotzen dutela alokairu libre-erregimeneko etxebizitzetan bizi diren etxebizitzen hamarretik lauk, aurrekontu-inbertsio sendo baten bidez, zeinak 100 milioi euro baino gehiagokoa izan baitzen 2016an.

Prestazioen artean, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria nabarmentzen da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotuta, zeinak 35.338 hartzaile eduki zituen 2017an.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 117.900 etxebizitza daude alokairuan Espainiako Estatistika Institutuaren 2017ko Familia Etxeei buruzko Etengabeko Inkestaren arabera.

Esku-hartze publikoaren neurriren bat duen alokairuen kopurua 54.353 da, eta, horren ondorioz, % 46,1 da euskal alokairu-merkatuan esku-hartze publikoaren ehunekoa (etxebizitza parke publikoa gehi etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko prestazio publikoak).

Eta, 2019tik aurrera, Gaztelagun programa dago aktibo, zeinak alokairua finantzatuko baitie gazteei 35 urte bete arte: familia-unitateentzat errentaren % 60 eta % 50 indibidualentzat, Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoaren mugarekin.

Horretaz gain, etxebizitza izateko eskubide subjektiboa indarrean sartzean, EAEk gizarte-estaldura bati egin behar dio aurre, aurrekontu-baldintza zorrotzagoak etxebizitza eskuratzeko. Horretarako, Etxebizitza Plan Zuzentzaile berriak 1.119 milioi euro bideratuko ditu hurrengo hiru urteetan etxebizitzako 140.250 jarduketatarako.

Bide luzea geratzen da.

Baina, nola daude besteak?

Aurtengo uztailean, Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Andaluziako Kontseiluak adierazpen instituzional irmoa egin zuen (7.000 arkitekto baino gehiago biltzen ditu), zeinak baieztatzen zuen Andaluzian ez zegoela etxebizitza-politikarik. Haien iritziz “Andaluziako etxebizitzaren egoera oso larria da eta okerragoa izateko perspektibak ditu”.

300.000 etxebizitzako eskaria dago (212.000 erregistratutako eskaerak) eta hau da Juntaren erantzuna: 31.000 etxebizitza babestu eraiki dira azken hamar urteetan, batez ere Andaluziako hiriburuetan.

Era berean, Juntak 11.701 prestazio eman zituen alokairua ordaintzeko 2017an.

Aurrekontu-sostengu urriak, neurri batean, bide ematen dio egoera zailari:

“Sustapeneko eta Etxebizitzako sailburuak, Felipe Lopezek, Andaluziako Parlamentuan ziurtatu du bere saileko aurrekontuek 254,3 milioi euro bideratuko dituela guztira, datorren urterako, Andaluziako 2016-2020ko Etxebizitza eta Birgaitze Plana egiteko; batez ere, birgaitzea bultzatzen eta alokairua sustatzen du Planak.

Ganberaren Osoko bilkuran, hauxe adierazi du sailburuak: datorren urtean etxebizitzaren arloan bideratuko diren baliabide gehienak Andaluziako Juntak emango ditu, Europako fondoak ere erabilita; Estatuaren finantzaketa, berriz, partida horien % 23 baino ez da.

Bide luzea geratzen da.

Gainerakoek ere ez dute bide erraza. Valentziako Erkidegoko arartekoaren txosten baten arabera, 7.100 etxebizitza dago Valentziako Erkidegoan pobreziaren mugan, eta “zifra hori 20.000ra handitu daiteke, ekonomia-zikloaren behin-behineko kontrakzioa gertatuko balitz, eta alokairuko etxebizitza publikoa handitzea gomendatzen du”. Txostenak ohartarazten duenez, nabarmena da etxebizitza publikoak ez direla nahikoa egoera txarrenean dauden kolektiboen eskaria betetzeko.

Eta, gainera, etxebizitza publikoen 65.000 unitate daude Erkidegoan; haietatik % 94 dago beteta, % 4 eta 5en artean hutsik dauden bitartean (3.500 inguru), 2.130 daude legez kanpo okupatuta eta 1.150 birgaitzeko.

Generalitatek ere 12.426 prestazio eman zituen alokairua ordaintzeko 2017an.

Bide luzea geratzen da.

Kataluniako kasua ere ez da itxaropentsua. Pisu babestu baten zain daude 116.300 familia baino gehiago Katalunian. Zazpi urte baino gehixeagotan, eskariak bikoiztu dira, produkzioa geldotu bitartean (iaz 1000 etxebizitza hasi ziren, 2008an egindako ea 10.000ren aldera). Eta denak Bartzelonan eraikitzen dira, hau da, ez zen sustapenik eraiki lurraldearen gainerako tokietan.

Ez da huskeria. Bartzelonan bakarrik, pisu babestu bat eskatzen dute ea 90.000 familiak, eta 30 urtetik beherakoak dira haien % 30. Gazte horiek ezin diote hasiera eman bizimodu independenteari.

Eskaintzaren aldetik, adierazleak itxaropentsuagoak dira: Bartzelonako udalak kalkulatzen du 2009ko erroldaren etxebizitza publikoen % 88 geratuko dira babesik gabe 2048an; INEren erroldaren arabera, 80.000 etxebizitza hutsik baino gehiago dago soilik Bartzelonan, eta eskasa da etxebizitza babestuen eskaintza publikoaren erritmoa.

Generalitatek ere 59.919 prestazio eman zituen alokairua ordaintzeko 2017an.

Bide luzea geratzen da.

 

Euskal Autonomia Erkidegoan, etxebizitza babestuaren etengabeko kalifikazioa da ongi dakigun neurria. Ezin da askatasunez saldu babes publikoaren edozein pisu.

Dena dela, Balear Uharteen Etxebizitzaren Legeak jaso du neurri hori; eta, gure esperientziaren arabera, ekintza onenetako bat da despatrimonializatzeko guztion artean finantzatutako etxebizitza publikoen parkea.

Ziur gaude gure ondorio nagusia asmatuko duzuela. Hainbat dira egoeraren estadioak; baina, politika publikoen eraginkortasunari bide luzea geratzen zaio Espainian, eta borondate politikoa behar da horretarako. Bai, eta baliabideak ere bai. Baliabide asko legezko dirutan.

 

Informazio gehiago:

http://www.etxebide.euskadi.eus/x39-ovad03/es/contenidos/informacion/ovv_efectividad2017_af/es_ovv_admi/index.shtml

http://www.etxebide.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_alqu_comparado/es_ovv_admi/adjuntos/alquiler-comparado.pdf

http://www.etxebide.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_demanda_2017/es_ovv_opi/adjuntos/adjudicatarios_2008_2017.pdf

http://www.cacoa.es/wp-content/uploads/2018/07/CACOA-Vivienda.pdf

http://www.juntadeandalucia.es/presidencia/portavoz/infraestructuras/126806/junta/destinara/millones/presupuesto/desarrollo/plan/vivienda/rehabilitacion

https://www.abc.es/espana/comunidad-valenciana/abci-informe-senala-comunidad-valenciana-7100-hogares-limite-pobreza-vivienda-201804101506_noticia.html

https://www.lavanguardia.com/vida/20180711/45825416038/solicitudes-vpo-catalunya-vivienda.html

 

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.