Euskadin egiten diren etxebizitza-salerosketa guztietatik, % 45 finantzatzeko hipotekarik egin gabe gauzatzen dira. Datu hori Notariotzaren Kontseilu Nagusiak 2013ko bigarren hiruhilekoari buruz ematen dituen adierazleen azterketaren emaitza da.
Adibidez, Madril edo Kataluniakoarekin alderatzen badugu, aldeak oso esanguratsuak dira. Izan ere, erkidego horietan bankuen finantzaziorik gabe egiten baitira etxebizitzen erosketa gehienak. Katalunian pisuen % 74 bankuen eskuartzerik gabe erosten dira, eta Valentzian % 79.
Nola liteke etxebizitza bat hipotekarik gabe ordaintzea? Azalpena, hain zuzen ere, eroslea banketxea bera izatea da, banaka zein erosketa‑paketetan erosiz, atzerriko inbertsio-funtsen bidez (irakurri blog-eko Atzerriko inbertsio-funtsek Espainiako adreiluaren merkatuan hartu dute lur artikulua). Hau da, atzerritarrek ordaindu dituzte etxeak, kanpoko hipotekekin edo hipotekarik gabe eta, azken kasuan, etxebizitzak eskura ordaindu dira, eroslearen aurrezkiekin.
Bankuek kredituari ezarri dizkioten mugen zuzeneko ondorio gisa, Etxebizitzaren merkatutik ziztu bizian desagertzen ari da erosketa hipoteka bidez finantzatzen zuen ohiko eroslea; izan ere, garai batean etxebizitza eskuratzeko zorpetzen ziren eskatzaileetako batzuk kaudimengabe bihurtu dira.
Orain, higiezinak erosten dituztenek aldez aurretik bildutako aurrezkia edo ondarea erabiltzen dute beraien erosketak finantzateko.
Beraien gaitasun ekonomikoa sendoa da, banketxeekin ez zorpetzeko bezainbestekoa.
Une hauetan, familiei etxebizitza erosteko ematen zaien kreditua berreskuratzen hasi dela begitantzen denean (bankuen erreskatea ondo amaitu da, atzerriko kapitala itzultzen hasi da, eta Europako Banku Zentralak likideziaren eta interes-tipo baxuen alde egin du apustu), ziur da iragan hurbilaren ondorio gisa geratuko dela familiek aurrezki-maila ona izatea (etxebizitzaren % 20tik 30era bitartean) bankuen finantzazioa lortzeko eta, hori guztia, eskaera-maila kaudumendunetarako: diru-sarrera garbien % 30 gainditzen ez duten zorraren zerbitzura dauden ahaleginekin.
Esan dugun bezala, atzerriko inbertsoreak itzuli dira Espainiako etxebizitzen merkatura; eta horretarako eragile nagusia —baina ez bakarra— prezioek 2007. urtetik gaur arte izandako beherakada izan da.
Arlo horretan, Euskadi ez da iristen historikoki turistikoagoak izan diren beste erkidego batzuen ehunekoetara (Andaluzia, Balearrak, Kanariak eta Valentzia, besteak beste), zeinetara atzerriko inbertsoreak kopuru esanguratsuan iristen ari baitira, batez ere bertan bizilekua ez dutenak.
Gehien inbertitzen duten herrialdeen sailkapenean, lehenengoa Erresuma Batua da oraindik, % 15,5ekin; horren ondoren Frantzia kokatzen da, % 11rekin, eta hirugarren lekuan Errusia, % 9rekin.
Informazio gehiago:
http://www.notariado.org/liferay/web/cien
http://www.bde.es/bde/es/
http://expansionpro.orbyt.es/2013/10/13/inmobiliaria/1381690284.htm
Iruzkinak itxita daude hemen.