Etxebizitza Saileko “Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan” proiektua zerbitzu publikoen bikaintasuna aitortzeko munduko sariketa garrantzitsueneko bigarren fasean da dagoeneko.

27/02/2012

Nazio Batuek zerbitzu publikoari ematen dioten UNPSA saria zerbitzu publikoan bikaintasuna aitortzeko nazioarteko sari garrantzitsuena da. Mundu osoko herrialdeetan, administrazio publikoa eraginkorragoa eta sentiberagoa izateko erakundeen ekarpenak eta sormen lorpenak saritzen dira.

Urtero antolatzen den lehiaketa baten bidez, sariek administrazio publikoaren eginkizuna, profesionaltasuna, irudia eta ikuspena hobetzeko funtzionario publikoek egindako erakunde ekarpena aitortzen dute.

Bost kategoria daude, lehiaketan parte hartzen duen zerbitzu publikoan nabarmendu beharreko ikuspegi eta eduki nagusiaren arabera. Etxebizitza Sailak aurkeztutako proiektua, kasu honetan, Erabaki publikoen prozesuetan herritarren partaidetza hobetzen mekanismo berritzaileen bidez kategorian lehiatzen ari da.

Horrez gain, jokalekua orekatzeko diru-sarrera eta garapen maila desberdinak dituzten herrialdeetatik jasotako izendapenei dagokienez, bost eskualde hauek finkatu dira:

  • Afrika
  • Asia eta Ozeano Bareko herrialdeak
  • Europa eta Ipar Amerika
  • Latinoamerika eta Karibea
  • Mendebaldeko Asia

Hortaz, atal lehiakorrenean eta aurrerapen maila altuena duen atalean ari da lehiatzen Etxebizitza Sailaren proiektua.

2011n 57 herrialdetako proiektuak aurkeztu ziren, eta Espainiak 2010, 2008, 2005 eta 2003. urteetako edizioetan zenbait sari lortu zituen, lehiaketak dituen kategoria desberdinetan.

Etxebizitza Sailak aurkeztutako “Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan” proiektuak etxebizitzako politika publikoak diseinatzean herritarren partaidetzaren aldeko apustu berritzailea azaldu du.

Lanak egitasmoak izan zituen partaidetzako hiru proiektuak jaso ditu; hiru proiektu horiek, bidenabar, bi mailatan proposatu ziren:

  1. Hasteko, erakundeekin, gizarte eragileekin eta gizarte sareekin batera partaidetza prozesua abiatu zen, etxebizitza politikaren epe luzeko estrategia ildoei buruzko adostasuna lortzeko; emaitzak Etxebizitzaren Itun Soziala 2010-2025 lanean islatu zituzten, eta agiria ia 80 erakundek eta gizarte eragilek sinatu zuten.
  2. Programaren estaldura orokorra adostu ondoren, Eusko Jaurlaritzarako etxebizitza planerako jarraibideak osatzen laguntzeko eskatu zitzaien herritarrei, hau da, legegintzaldiko 4 urteetarako Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren jokabide ildoak zehazten laguntzeko, 2010-2013 aldirako Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea; fase horretan 16.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, eta planteatu zituzten ekimenen ia % 70 bildu ziren.Diseinatutako etxebizitza politika arauz estaltzeko, sailak herritarren partaidetzarako beste proiektu bat abiatu zuen Etxebizitza Legearen Aurreproiekturako; honako honetan, aldiz, 17.000 pertsona baino gehiagoren iritziak batu ziren, eta hobetzeko ia 200 proposamen egin zituzten; gaur egun, dagokion izapide-bidean jarraitzen du.

Oso proiektu trinkoa da, eta jakintza aberatsa lortu da entzute aktiboari eta konpromiso partekatuari dagokienez, baita gizarte berrikuntza, transferigarritasuna, iraunkortasuna eta demokrazia gardentasunaren arloetan ere.

Hemendik aurrera, Nazio Batuetako aztertzaileek gai ugariri buruzko informazioa eskatuko dute aurkeztutako agiriko datuak egiaztatzeko; egingo duten analisi horrekin, sailkatuen bigarren fasea hasiko da 2012ko apirilean, eta tarte horretan aztertzaileek bisitak egin ditzakete datuak sakonago egiaztatzeko; bukatzeko, maiatzean jakinaraziko dute kategoria bakoitzeko irabazleak zein diren.

Albiste onak ematen jarraitzea espero dugu, baita “Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan” proiektuak mundu mailako aitorpena jasotzea ere. Mila esker modu batean edo bestean honako hau posible egin duzuen guztioi.

Informazio gehiagorako:

http://www.unpan.org/unpsa

http://www.euskadi.net/viviendaeuskadi

Foto: Creative Commons: Fotero

Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.