Etxebizitzaren prezioak hondoratzen jarraitzen du 2013an

18/07/2013

Etxebizitzaren prezioaren etengabeko beherakadak bere bideari darraio 2013an, lurra jo gabe. EINren datuen arabera, urtetik urterako erritmoak behera egin du, % 14,3ko jaitsiera izanik, bi puntu eta erdi beherago 2012ko azken zifratik. Gauzak horrela, prezioak izan du % 31 baino gehiagoko atzerapena, krisia 2007an hasi zenetik.

Autonomia erkidego guztiek jasotzen dituzte urteko tasa negatiboak etxebizitza prezioen bilakaeran, urteko lehen hiruhilekoan. Euskal Autonomia Erkidegoan, urteko aldakuntzaren jaitsiera ia % 13koa izan da eta, 2013ko lehen hiruhilekoan soilik, prezioen murrizketa 6,7koa da, Estatuko batez bestekotik oso hurbil, %-6,6.

Aurten, Euskadin etxebizitza berriaren prezioa % 6,8 murriztu da eta urteko aldakuntza ia % 9koa da (Estatuko % 12,8tik urruti), eta bigarren eskukoak % 6,6ko jaitsiera izan du urteko lehen hiruhilekoan eta urteko % 15,5 metatzen du (zertxobait handiagoa Estatuko batez bestekoa baino (% -15,3).

Euskadin, 2007ko amaieratik etxebizitzaren prezioaren beherakada metatzea % 38,8koa da eta honela banatzen da: bigarren eskuko etxebizitzaren beherakada % 43,3koa eta etxebizitza berriarena % 29,2.

Geroago, prezioei buruz hainbat ikerketa-lan argitaratu dira, jaisteko joera horiek berresten dituztenak, baita prezioak doitzea krisia hasi aurretiko mailetara ere.

Krisia azken bost urteak baino gehiago igaro eta gero, arazo nagusia da argitzea jaitsieran lurra sumatzen den edo, alderantziz, Japoneko kasuaren antzeko kasuaren aurrean gauden, bi hamarkada baitaramatzate behera gelditu gabe.

Zaila da arazo horri erantzuna aurkitzea, batez ere, aldaketek gehiegi eragiten baitiote etxebizitzari, ez bakarrik aldaketa ekonomikoek, kulturalak eta gizartekoak ere bai.

Azken aldian, ekonomia- eta finantza-baldintzak zorrotz aztertu dira, bizi izandako errealitateari azalpen koherentea aurkitzeko, hala ere, bigarrenei ez diete gehiegi erreparatu.

Ildo horretatik, kontuan hartu behar dugu biztanleria zahartzen doala eta Euskadi ez dela kasu berezia. Eustatek orain dela gutxi nabarmentzen zuen euskal biztanleen % 20k 64 urte edo gehiago dituela (zenbait udalerritan % 25ekoa) eta 85 urte eta gehiagoko biztanleak bost aldiz biderkatu dira azken 30 urteetan.

Euskadin, 16 urtetik beherako adingabe bakoitzeko 65 urte eta hortik gorako 1,4 pertsona daude, Estatu osoaren ratioa gaindituz (1,1). 81 udalerrik dituzte 1,4 baino gehiago eta muturreko kasuak ere badira Lagranek 9tik 1eko proportzioa baitu. Haranak 6tik 1ekoa. Elantxobek, Añanak eta Moreta Arabak 16 urtetik beherako adingabe bakoitzetik 3 zahar baino gehiago ditu.

Eta lehen etxebizitzari dagokionez, etxebizitzaren beharra neurtzeko funtsezko elementua da familia sortzea eta aurreko datuek, epe labur eta ertainean, eredu aldaketa iradokitzen dute eta guztiz erabakigarria da bizitegi merkaturako; izan ere, lan egiteko adinean dauden eta beste familia bat osatzeko beharra duten pertsona gutxiago egongo baitira.

Hain zuzen, etxebizitzaren prezioa mendekotasun ekonomikoarekin lotzen duen ratioa bada eta biztanle aktiboaren eta aktiboa ez denaren arteko proportzioa neurtzen du.

Ratio hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da lanerako adinean dagoen pertsona-kopurua, lanerako adinean ez daudenen aldera.

Eta adierazi nahi duena da mendekotasun ratioa jaisten denean etxebizitzaren prezioa ere aldi berean jaisten dela.

Aditu gehiengoen arabera, pentsioak ordaintzeko banatze-sistema osasuntsua eta iraunkorra izatea da, finantza-arloan, mendekotasun-tasak 2,5 kotizatzaile ematen baditu, gutxi gorabehera, pentsionista bakoitzeko; eta 3ko tasatik gora finantzen bidegarritasunaren baldintza ezin hobeez hitz egin dezakegu. Espainian, 2007an, 2,7 izatera heldu zen, baina oraingo egoera benetan da larria: 1,9.

Argibide gehiago:

http://www.ine.es/jaxi/menu.do?type=pcaxis&path=%2Ft07%2Fp457&file=inebase&L=0

http://www.elconfidencial.com/vivienda/2013/03/26/y-si-los-precios-de-la-vivienda-nunca-dejan-de-caer-espana-envejece-y-amenaza-al-ladrillo-117546/

http://www.eustat.es/elementos/ele0010400/ti_Casi_el_20_de_la_poblacion_vasca_tiene_mas_de_64_a%C3%B1os_segun_el_Censo_de_Poblacion_de_2011/not0010405_c.html#axzz2XmcsYyW9

Iruzkinak itxita daude hemen.


Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.