Badirudi krisi ekonomikoaren hasieran etxebizitzaren prezioen % 50-60 inguruko doikuntza iragarri zuten analistek bete-betean asmatu dutela.
Tinsa tasazio-sozietatearen arabera, abuztuan bakarrik jaitsiera hori % 9,3koa izan da, eta aurreko hilean % 9,6koa. Horrek esan nahi du 2007. urtetik hona ia % 39ko jaitsiera metatu dela.
Zonaldeen arabera, begien bistakoa da desberdintasun handiak daudela. Zenbait zonaldetan % 40ko jaitsiera metatu da, hala nola:
1.) Mediterraneoko kostaldea, % 44,4ko jaitsiera metatua
2.) Hiriburuak eta hiri handiak, % 42,7
3.) Metropoli-barrutiak, % 42,2
Analista batzuek, prezio-jaitsiera handi horien parte bat azaltzen saiatzeko, Sareb‑ek berak prezioak jaitsiz egindako jarduketa batzuk aipatzen dituzte; izan ere Madrilen, Valentziako Erkidegoan eta Andaluzian saltzeko gauzatutako azken operazio agresiboek areagotu egin omen dute etxebizitzetan hasitako prezio jaitsiera.
Horrela bada, Europar Batzordeak Sareb-i egindako gomendioa —merkatuko prezioetan saltzea, baxuak izan arren— ez zen banketxeen eta akzionisten oso gustukoa, merkatua are eta gehiago hondoratuko zen beldur zirelako, hain zuzen ere.
Horrela, izatez Estatuko higiezinen agentzia handiena dena (Sareb) etxebizitzen prezioen jaitsieraren alde lan agresiboa egiten ari da aspaldi honetan. Horrez gain, dagoen eskaria hutsaren hurrengoa dela kontuan izanik, ulertzekoa da etxebizitzaren prezioak izaten ari diren jaitsiera azkar eta bortitza.
Informazio gehiago:
https://www.tinsa.es/es/11323/prensa/notas-prensa/ano-2013/publicacion-imie-agosto-2013.html
http://cincodias.com/cincodias/2013/09/10/economia/1378825311_938520.html
Iruzkinak itxita daude hemen.