ETXEBIZITZEN GIZARTE FUNTSA LUZATUTA

19/02/2015

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak hil honen 4an jakinarazi zuen ezen beste bi urterako luzatu nahi duela Etxebizitzen Gizarte Funtsa (EGF), 2016ko urtarrilaren 17a arte.

EGFa finantza-etxeek jarritako ia 6.000 etxebizitzarekin sortu zen, eta helburua zen krisiaren ondorioz hipoteka betearazteko prozesua irekita zuten familien egoera leuntzea (ikus aurreko artikuluak OVV blogean:  (etxebizitza.blog.euskadi.eus/2014/08/04/24-000-solicitudes-para-reestructurar-las-deudas-hipotecarias/ eta etxebizitza.blog.euskadi.eus/2012/03/13/el-gobierno-aprueba-un-decreto-ley-para-abordar-el-problema-de-los-desahucios/).

Honako banketxe hauek jarri zuten etxebizitzarik gehien: Bankiak (1.000 etxebizitza), BBVAk (900), CaixaBankek (850), Banco Santanderrek (440 etxebizitza baino gehiago) eta Caixa Catalunyak (355).

Hipoteka exekutatu eta gero, egoera horretan zeuden familiek aukera zuten banketxeek Funtsean jarritako etxebizitzaren bat lortzeko alokairu murriztuan (150 € eta 400 € bitarteko errenta hileko, eta gehienez ere familien diru-sarreren % 30), eta oso baldintza zorrotzetan.

Etxebizitza horiek esleitzeko irizpideak hain ziren zorrotzak, non 2014ko maiatzean erabaki baitzen eskakizunak malgutzea familia gehiagok izateko aukera hori; batez ere familia ahulek eta krisiak jotakoek.

Ministerioak berak emandako datuak ere txarrak izaten segitzen zuten 2014ko ekaina arte: eskuragarri zeuden 6.000 etxebizitzetatik, 800 bat baino ez ziren esleitu. Urte biko ibilbidearen ostean, 1.465 familia iritsi dira finantza-etxeek lagatako etxebizitza horietara; hau da, higiezinen % 24 daude okupatuta.

Sarrera-irizpide zorrotz horiek zeharo aldatu ezean, programa luzatuta ere, mugatuta geratu daiteke funtsaren benetako efikazia. Bestalde, zenbait hedabidek adierazten dutenez, beharbada funtsa hobetzeko neurri bat izan daiteke autonomia-erkidegoei lagatzea kudeaketa-lanak; izan ere, gizarte-laguntzako zerbitzuen bidez, azkarrago eta modu efikazagoan eta hurbilagoan heldu daitezke premiarik gehien duten herritarrengana.

Informazio gehiago:

http://www.imserso.es/imserso_01/fsva/index.htm

http://cadenaser.com/ser/2015/02/04/economia/1423070157_359446.html

http://www.20minutos.es/noticia/2368115/0/fondo-social-viviendas/6000-pisos-1465-familias/prorrogado-enero-2016/


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.