CROWDFUNDING-A ETA ALOKAIRUAREN BURBUILA

02/10/2017

Crowdfunding-a, edo inoren proiektuak edo ekimenak mikromezenasgo edo finantzaketa kolektibo edo partaidetzazkoaren bidez ordaintzea, krisiaren ondoren sortutako gizarte- eta finantza-inguru berrian leku bila dabilen tresna bat da.

Finantzaketa-modu horrek bestelako inbertitzaile profil bat erakartzen du; hau da, soilik finantza-errentagarritasunaren bila ibili ordez balio- eta proiektu-asmoen ekarpenak egin eta haiekin bat datorrena.

Sustatzaileen eta inbertitzaileen artean harreman proaktiboagoa eta kolaboratiboagoa lortu nahi du, eraginkortasuna hobetzeko eta partaidetza indartzeko.

Hasiera batean, minorista eta bolumenari dagokionez txikia badirudi ere, guztiz kontrakoa diote Espainiako datuek. Espainiako crowdfunding-aren 2016ko urteko txostenaren arabera, aurreko urtean sistema honen bidez lortu den finantzaketak % 116 egin du gora aurreko ekitaldiarekiko, eta 113 milioi euro baino gehiagora iritsi da. Horietatik % 17 higiezinen crowdfunding-a izan da.

Espainian ezarri dela urtebete baino igaro ez denean, higiezinen crowdfunding-ak bere plataforma nagusia etxebizitzak edo lokalak erosteko proiektuetarako funtsak lortzen lider izatea lortu du, nahiz eta sumatu daitekeen sustapen osoetara bideratutako beste indartsuago batzuk ere izango direla.

Crowdfunding oinarrizkoena partikularren arteko kredituak dira, eta berehalako gastuak ordaintzeko finantzaketa eskuratzeko balio dute. Ohiko kreditu-ildoek baino baldintza hobeagoetan eskaintzen dute finantzaketa. Alde batetik, eskatzaileek interes-tasa txikiagoan jasotzen dute dirua, eta, bestetik, inbertitzaileek etekina ateratzen die beren aurrezkiei.

Bada etxebizitzari lotuta azaleratzen ari den beste mikromezenasgo mota bat ere, askoz xumeagoa, zeina gizarte-interesa pizten ari den. Etxebizitza-politikan beste planteamendu batzuk justifikatzen eta sustatzen dituzten plataformak dira.

Bide horretatik sortu da maizterren sindikatua Bartzelonan. Abentura bat, aitzindaria ez bada ere (bada aurretik Espainian beste horrelako esperientziaren bat), bai, behintzat, itxuraz, orain arteko sendoena; gazte batzuk sortu zuten Hiri Errentamenduen Legearekin (HEL) ados ez zeudelako. Dagoeneko baditu 1.000 kide, eta egitura sendoa edukitzeko ahalmena emango dien finantzaketa ere bai, lehenengo defentsa jasotzeko zerbitzu juridiko eta teknikoekin.

Argi dago Katalunia eta, zehatzago, Bartzelona oso kezkatuta daudela alokairuaren burbuilarekin. Bartzelonako Behatoki Metropolitano sortu berriari begiratu besterik ez dago, haren azterketa izarra, hain zuzen ere, alokairu-prezioen indize bat izango baita.

 

Informazio gehiago:

https://www.universocrowdfunding.com/wp-content/uploads/UC_Informe-AnualCF_en-Espa%C3%B1a-2016_def.pdf

http://www.eldiario.es/catalunya/barcelona/alquiler-puede-opcion-permanentemente-precaria_0_684881561.html

http://www.consumer.es/web/es/vivienda/compra/2017/03/04/225028.php

http://www.lavanguardia.com/local/barcelona/20170710/424038721548/administraciones-crean-un-observatorio-metropolitano-de-vivienda-de-barcelona-para-guiar-politicas-publicas.html

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.