BOEen PREZIOAK AUTONOMIA ERKIDEGOKA

22/07/2016

Etxebizitza Babestuen Aldizkariak artikulu luzea argitaratu du etxebizitza libreen eta BOEn prezioen bilakaerari buruz, krisi aurreko egoera eta egungoa alderatuz eta Autonomia Erkidegoka sailkatuta.

Autonomia Erkidegoen arteko ezberdintasun nabarmenak etengabe agertu izan dira etxebizitzari buruzko gaiei lotuta; eta hori adierazle garbia da martxan jarri diren prezioen inguruko filosofia eta politika ezberdinei dagokienez.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian aztertu dugu BOEen prezioa merkatu libretik oso urrun egon dela Euskadin eta, hortaz, merkatu librearekiko prezio-ezberdintasuna handia izan da, sarritan, kontrasterik gabeko lurralde-eremuekin zerikusi handirik ez duena.

Etxebizitza-merkatuaren erreferente ziren zutabe asko astindu ditu krisiak, baina etxebizitza babestuaren tratamenduan diren ezberdintasunak ez dira astindua jasan duten horietakoak.

Sustapen Ministerioak argitaratutako datuak (2005 eta 2016ko lehen hiruhileko bitarteko prezioen taulak) ikusita, agerian geratzen dira berriro ezberdintasun horiek. Agerian geratzen da, baita, etxebizitza libre eta babestuaren arteko prezio-zerrendak aldatu egin dituela krisiak, beste garai batzuetan logikotzat jotzen ziren eskemak hautsita.

Oro har, krisia baino lehen, BOE batek etxebizitza librearen erdia balio zuen estatu mailan (%100eko diferentziala). Hamarkada beranduago, ordea, ezberdintasun hori murriztu egin da; hainbeste, non, gaur egun, etxebizitza libre batek %34 gehiago balio duen soilik.

BOEren batez bestekoa etxebizitza librearena baino %34 merkeagoa izan arren, Autonomia Erkidego jakin batean garestiagoa da BOEren prezioa merkatu librekoa baino: Gaztela-Mantxa. Beste 12 probintziatan ere logika ekonomikoak ez du etxebizitza babestuaren prezioekin bat egiten: Jaen (%23 garestiago) eta Ciudad Real, Lleida, Toledo eta Cuencan %10etik gorako portzentajeak jasotzen dira. Urrunxeago daude Gaztela, Leon, Huelva, Guadalajara, Lugo, Valentzia eta Segovia probintziak.

Euskadi kontrako muturrean dago. Etxebizitza libre batek BOE baten bikoitza balio du (%103); horrek esan nahi du  etxebizitza libre eta babestuen prezioen arteko ezberdintasun handiena duen erkidegoa dela hau.

Gainera, Euskadin, 2005etik BOEren prezioak ia egonkor mantendu dira; 11 urtean %0,4 areagotu dira eta, Estatu osoko batez bestekoari dagokionez, %22ra heldu da ezberdintasuna. Horren gainetik geratzen dira Madrilgo Erkidegoa (%40,5), Balear Uharteak (%31) eta Andaluzia (%27), besteak beste.

 

Informazio gehiago:

http://www.viviendaprotegida.com/

http://www.fomento.gob.es/BE2/?nivel=2&orden=35000000

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.