BERANKOR BAT BIZILAGUN

23/05/2018

Berankortasunari buruzko albiste on bat eta txar bat dakarzkigu: batetik, zifrak hobera egiten ari dira, eta berankortasun-tasa (2015arekin alderatuta) % 8,5 murriztu da; bestetik, ordea, jabekideen komunitateen % 40k dauzkate berankorrak beren eraikinetan.

1.666 milioi euro zor dira. Etxebizitzarako Plan Gidariak hiru urterako duen aurrekontua baino askoz ere handiagoa da zifra hori, 1.119 milioi eurokoa baita, edota Etxebizitzarako Plan Estatalaren aurrekontua baino handiagoa da, 1.443 euroko esleipena baitauka indarraldian egongo den lau urteetarako.

Euskadin, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak urteko hainbat txostenetan aztertu zuen jabekideen komunitateetako berankortasuna; 2016ko abendukoa da azkena: http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/r41-ovse04/es/contenidos/documentacion/ovv_morosidad_bancaria16/es_ovv_sevi/ovv_sectorvivienda230_es.html

Bertan, zifrekin egiaztatu genuen arazo larri hori: 2015eko kontabilitate-ekitaldian, komunitateko kuoten ordainketan berankortasuna zuten jabekideen komunitateen ehunekoa % 25,8koa zen EAEn. Hortaz, lau komunitatetik batean jabeek sortutako zorra zegoela esan genezake; bai ohiko kuotei dagokienez, bai derrama bereziei dagokienez.

Finken Administratzaileen Elkargo Nagusiaren azken txostenaren arabera, zordunen kopurua gehien murrizten ari den eremuen artean dago Euskal Autonomia Erkidegoa, 2015ean 72,97 milioi euro zor izatetik 66,5 milioi euro zor izatera igaro baitzen 2016an. % 8,86 jaitsi da, eta jaitsieraren batezbesteko orokorra % 8koa da.

Gatazka mota horiek askotariko ondorioak edukitzen dituzte. Eguneroko desbideratzeetatik harago, bai eta higiezinaren oinarrizko zerbitzuen (argiaren, igogailuen eta abarren) mantentze-lanetan sorrarazten dituen arazoetatik harago ere, garrantzitsuak horiek auzokideen arteko bizikidetzarako, eraikinaren kontserbazioarekin edota hobekuntzarekin zerikusia duten bestelako arazo erabakigarriak daude. Erabaki garrantzitsuak izaten dira horiek, nahitaezkoak batzuk, eta jabeek derrama gehigarriak egitea ekartzen dute. Beraz, jabekideen komunitateak erantzun bateratua ematea komeni da horrelakoetan, arrakalarik eta abandonurik gabe.

Banku-entitateak ere protagonistak dira bidegabekeria honetan. Eraikinen % 16,6ren jabeak dira, eta eraikin horien % 7k baino gehiagok ez dituzte beren kuotak ordaintzen. Guztira, 330 milioi euro zor dituzte.

 

Berankorrak (pertsona fisiko eta juridikoak) eta kuotak ez ordaintzeagatik sortzen duten berankortasuna mehatxu handia dira hiria birgaitzeko, berritzeko eta birsortzeko xedez abian diren prozesuetarako. Gainera, prozesuon eskakizun-mailak gora egingo du epe labur eta ertainean.

Arazoari aurre egiteko prozedura judizialak (epaiketa monitorioak) daude, eta modu eraginkorrean erabili behar dira. Gaur egungo tresnekin (bigarren aukera konkurtso-eremuan), askoz ere zailagoa da kaudimengabezia-egoera pertsonal batzuk konpontzea, azkenean karga gehigarriak bideratzen baitzaizkie kaudimendun jabeei. Halaber, kontraesan sakona dago: bankuek gai honen inguruan agertzen duten jarrera ez da ulertzen; hipotekak betearazteko kudeaketa-arazoak beti alegatzen dira, baina horrek ez du arrazoitzen horrenbesteko ez-ordaintze egotea. Neurri politiko sakonak hartu beharko lirateke. «Sistemak (judizialak) berdin jokatu behar du guztiokin», esan ohi zuten film amerikar zaharretan.

Etxebizitza Sailean, Bizilagun daukagu. Doako zerbitzu publikoa da, eta jabe, auzokide, errentatzaile edo errentari gisa dauzkagun eskubideen eta betebeharren gainean informatzea da bere xedea, bai eta gai hauen oinarrizko alderdi orokorretan orientatzea, bitartekaritzan aritzea eta adiskidetzea ere.

2017an bakarrik, 51.500 kontsultari baino gehiagori eman zitzaien arreta, eta 118 bitartekaritza egin ziren.

Hemen, inor ezin daiteke berankor profesionalekin bizi, gehiegitan gainditzen baitute onar dezakegun hori.

Informazio gehiago

http://www.cgcafe.org/wp-content/uploads/2017/09/comunicado-de-prensa-informe-morosidad-2016-d.pdf

http://www.euskadi.eus/web01-a2bizila/es/contenidos/informacion/cont_men_contac/es_contac/contac_intro.html

 

 


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.