BADIRA ORAINDIK ESKALATU GABEKO GAILURRAK

18/01/2016

Amaitzear zegoen 2015a eta 41 urtean lehendabiziko aldiz, Everestak, lurreko mendi-tontor altuenak, debekatu egin zuen inork bere gailurra eskalatzea.

Bada beste gailur bat eskalatzea kosta izan dena, aldaketa klimatikoari buruzko goi-bilera, hain zuzen. Garrantzi handiko gertakaria izan da gizakiaren bilakaeran, eta ez bakarrik norberaren mugak gainditzea dakarrelako, baizik eta etorkizuneko belaunaldien bizia ere jokoan dagoelako.

Klimaren Goi-bilerak 30 orri pasatxotan laburbiltzen ditu 200 nazio adosteko gai izan diren konpromisoak, karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioak lotzen dituen akordio global loteslera iristea lortu dutelarik.

Munduko mendi altuenera igotzeko bi hilabete behar badira, akordio hau lortzeko bi hamarkadetan zehar egin izan dira saiakerak eta hamabi hilabetez ahalegin diplomatiko handiak.

Hona hemen adostutako funtsezko puntuak:

  • Tenperaturari 1,5 gradutik behera eutsi, industriaurreko aroarekin parekatuta.
  • 2020tik aurrera, nazio aberatsek 100.000 milioi jarri beharko dituzte urtero, klima-aldaketa arintzen eta hartara egokitzen laguntzeko nazio atzeratuenei. Era berean, kopuru handiagoak jarri beharko dituzte 2025ean.
  • Herrialde bakoitzarentzat finkatutako helburuen goranzko berrikusketa bost urterik behin.
  • Isuritako gasen eta xurgatutako gasen arteko oreka lortzea (hau da, zero isuri garbiak).

Dena den, testuaren garrantzia ukaezina bada ere, planetarentzat garaipena da ala galdutako beste aukera bat? Christiana Figueres, NBEren aldaketa klimatikoaren arduradunaren hitzetan, “Kalteberenak direnekiko elkartasun-akordioa da. Epe luzerako ikuspegia duen akordioa da eta hazkunde seguru baten motore bihurtu behar dugu akordio hori”

Akordio honen arabera, herrialde aberatsek lagundu egingo die garapen bidean daudenei klima-aldaketa arintzen eta hartara egokitzen. Kreditu hori aldez aurretik iragarri beharko dute, urteak lehenago, herrialdeek jakin dezaten zer kopuru daukaten. Lotutako galeren eta kalteen mekanismo bat inplementatzeko beharra ere aitortzen da.

Ez dira zehaztu, ordea, ez formulak ez eta finantzazio-tresnak.

Enpresaren sektorerako ere akordio ona da, epe luzeko inbertsiorako seinale argia ematen baitu, asmo handiko helburuekin.

Dena den, gauza oso-oso zehatzik ez badago ere, aukera ematen die estatuei bakoitzak bere kontura jarduteko eta helburuak betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Eta horien artean, besteak beste, merkatuko mekanismoak erabiltzea (isurketen salerosketa).

Pariseko Akordioa New Yorken gordailatuko dute Nazio Batuen Erakundean, eta sinatu nahi duenak, 2016ko apirilaren 22tik aurrera urte betez izango du eskura. Egun horretan ospatzen da Ama Lurraren eguna.

Munduko isurketen %55 gutxienez ordezkatzen duten 55 herrialdek akordioa berresteko agiria gordailuan uzterakoan sartuko da indarrean akordioa.

Gailur horretara nor igoko zain gaude.

Informazio gehiago:

http://ep00.epimg.net/descargables/2015/12/12/a49a77f74a2a65430acab895fb24d28e.pdf

http://elpais.com/tag/cumbre_del_clima/a/

http://cincodias.com/cincodias/2015/12/13/empresas/1450025963_875873.html

http://www.elmundo.es/ciencia/2015/12/12/566c43e5ca47415a7e8b464b.html


Zure posta elektronikoko helbidea ez da argitaratuko. Eremu guztiak bete behar dira.

Etxebizitzaren Euskal Behatokian cookieak erabiltzen ditugu, zerbitzu eta esperientzia hobeak emateko xedez. Cookiea artxibo txiki bat da, erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo nabigazioari buruz informazioa ematen duen bestelako edozein gailutan gordetzen dena. Gure erabiltzaile guztien cookie multzoa lagungarri zaigu gure webgunearen kalitatearen hobekuntzarako, aukera ematen baitigu zein orri diren baliagarriak eta zein ez kontrolatzeko eta zeintzuk hobetu daitezken ikusteko. BAIMENA Etxebizitzaren Euskal Behatokian inoiz ez ditugu gordetzen zure datu pertsonalak, ezpada IP helbidea (goian azaldu dugun moduan), zeure borondatez erregistratu nahi ez duzun bitartean behintzat. Erregistratzen bazara, eskura jartzen dizkizugun produktu eta zerbitzuak erabil ditzakezu eta zure interesekoak diren sustapen eta edukiei buruzko informazioa jaso dezakezu. Gure webgunean sartu eta nabigatzen segituz gero, esan nahi du baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko, hemengo cookie-politikan jasota diren baldintzetan.